Itxi

EITB TALDEA

Saria

Mikel Ayestaranek V Manu Leguineche Katedra Nazioarteko saria irabazi du

A.E.|EiTB

Guadalajarako Diputazioak, Espainiako Kazetarien Elkarteen Federazioak (FAPE), Alcalako Unibertsitateak, Unibertsitateko Fundazio Nagusiak eta Brihuegako Udalak deitutako saria da.

Mikel Ayestaran EiTBko korrespontsalak V Manu Leguineche Katedra Nazioarteko Saria irabazi du. "Bere Independentzia, zorroztasuna, egiaren aurrean agertutako errespetua eta adierazpen askatasunaren defentsa, bere ibilbide profesionalean", nabarmendu dituzte. Hamar urtez gerra korrespontsal aritzeaz gainera, bere erreportajeen literatur izaera berezia eta bere istorioen protagonistek bizi dituzten baldintza gogorren berri emateko duen sentsibilitate aparta ere goraipatu dituzte.

Manu Leguineche Katedra Guadalajarako Diputazioak, Espainiako Kazetarien Elkarteen Federazioak (FAPE), Alcalako Unibertsitateak, Unibertsitateko Fundazio Nagusiak eta Brihuegako Udalak deitutako saria da. Ayestaran, 8.000 euroko saria eskuratzeaz gainera, Alcalako unibertsitateko ohorezko irakasle izendatuko dute eta eskultura bat ere jasoko du oroigarri gisa.

Guadalajarako Diputazioaren biltzar aretoan bildutako epai-mahaiak Jose Manuel Latre Aldundiko presidentea izan du buru eta Maria Teresa del Val Alcalako Unibertsitateko Fundazio Nagusiaren zuzendari nagusia izan da presidente ordea. Bokalak hauek izan dira: Jesus Picatoste, FAPEko idazkari nagusia; Jose Oneto, kazetaria; Marisa Ciriza, kazetaria; Jesus Coteron, kazetari, Euskal Herriko Kazetarien Elkarteko presidente eta Euskal Kazetarien Kolegioko dekanoa, eta Mar Corral, kazetari eta Gudalajarako Prentsa Elkartearen presidentea. Idazkaria Carlos Sanz FAPEko kazetari eta idazkariorde nagusia izan da. Manu Leguinecheren arreba, Rosa Leguineche, ere egon da prentsaurrekoan.