Itxi

EITB TALDEA

Deialdia

eitb.eus-eko gutxieneko zerbitzuak martxoaren 8ko greba feminista dela eta

eitb.eus

Euskal Irrati Telebistaren web guneak lanean jarraituko du emakumeek greba egiten duten bitartean, lantalde txiki batekin, eta M8ari begira.

eitb.eus gutxieneko zerbitzuekin jardungo da 2018ko martxoaren 8an, munduko 70 herrialde baino gehiagotan deitutako greba feminista dela eta. Euskal Irrati Telebistaren informazio eta entretenimenduko web guneak lanean jarraituko du gehiengo sindikalak deitutako lanuztean, 11:00etatik 15:00etara eta 18:00etatik 22:00etara, lantalde murriztu batekin, eta M8ari lotutako albisteak jarraituta.

Gainera, egun osoan, sare sozialetako kontu nagusietan diseinua aldatuko da, Emakumeen Nazioarteko Egunarekin bat egiteko.