Itxi

EITB TALDEA

Lan Eskaintzak

EiTBk hautaketa-prozesua ireki du administrari bat aukeratzeko

EiTB Taldea

Praktiketako kontratua egingo zaio, eta martxoaren 30era arte aurkeztu ahal izango dira hautagaitzak.

Euskal Irrati Telebistak hautaketa-prozesua ireki du administrari bat aukeratzeko. Honako lan hauek egin beharko ditu, Giza Baliabideak Sailean, EiTBren Bilboko egoitzan:

- Zenbait izapide juridiko-administratibo kudeatu, hala nola, kontratuak egin, nominak eta gizarte seguruak bideratu, bekak kudeatu, hautaketak kudeatu eta abar

- Komunikazioak, dokumentuak, artxiboa, agendaren antolaketa eta sailaren gainerako ardura administratiboak kudeatu

Administrazio eta Finantzetan Goi mailako Graduko titulua duen pertsona bat behar da, eta praktiketako kontratua egiteko baldintzak betetzea.

Halaber, C1 euskara-maila edo horren baliokidea eta ofimatikako ezagutzak izatea eskatzen da.

EiTBk praktiketako kontratua egingo dio.

Hautagaitza aurkeztu nahi dutenek Curriculum Vitaea, titulazioaren egiaztagiria, euskarako C1 ziurtagiria (izatekotan) eta gidabaimena bidal ditzakete hautaketa@eitb.eus helbidera, “Giza Baliabideak sailerako administraria” aipamenarekin eta izen-abizenak eta NANa adierazita mezuaren edukian. Hautagaitzak 2018ko martxoaren 30era arte aurkeztu ahal izango dira (egun hori barne).