Itxi

EITB TALDEA

EiTB Bekak

EiTBk Bilboko egoitzako ateak irekiko dizkie EiTBren beketan interesa duten ikasleei

EiTB Taldea

Apirilaren 16an, astelehena, EiTBk prestakuntza praktikorako beken berri emango die Kazetaritza, Ikus-entzunezko Komunikazioa, Publizitatea eta Arte Ederretako ikasleei.

  • EiTBren Bilboko egoitza

    EiTBren Bilboko egoitza

Apirilaren 16an, astelehena, EiTBk Bilboko egoitzako ateak irekiko dizkie Kazetaritza, Ikus-entzunezko Komunikazioa, Publizitatea eta Arte Ederretako ikasleei, eta EiTBren beken berri emango die gai horretan interesa dutenei.

Ate irekien jardunaldi horretan, 2018-2019 ikasturtean 4. maila burutuko duten ikasleentzako prestakuntza praktikorako beken oinarriak zehaztuko dira. Hitzaldian, beken kopuruaren, baldintzen eta abarren inguruko informazioa emango da, eta amaitutakoan, egoitza bisitatuko dute.

Jardunaldian parte hartu nahi duten ikasleek mezu bat bidali beharko dute hautaketa@eitb.eus helbidera. Gaia: “Ate irekien jardunaldia” izango da, eta izen-abizenak eta NANa agertu beharko dira mezuan.

Jardunaldian parte hartu ahal izateko izena emateko azken eguna 2018ko apirilaren 11 da.