Itxi

EITB TALDEA

Errekorra

eitb.eus-ek inoizko urte hasierarik onena izan du

EITB

Neurtzaile garrantzitsuek EiTBk izandako bilakaera bikaina berretsi dute.

  • Mikel Ayestaranen artxiboko irudia. EITB

    Mikel Ayestaranen artxiboko irudia. EITB

EiTBren informazio eta entretenimendu webguneak, eitb.eus-ek, inoizko urte hasierarik onena izan du audientzia emaitza nagusiek agertu dutenez. Bai Comscorek, arlo horretan emaitzak ematen dituen neurtzaileak, eta baita OJD Interactivak egiten duen auditoriak ere Komunikazio Talde Publikoak Interneten izandako urte hasiera bikaina berretsi dute.

Urte hasieran egin zen EiTB ComScore audientzia digitalen neurtzaile ofizialaren bezero (apirileko audientzia datuak MMx MultiPlataform-en bateratu ditu). Aste honetan argitaratu diren emaitzek, Espainiako Estatura mugatzen direnak, apirilean 1.700.000 erabiltzailek informatzeko eta entretenimenduzko edukiekin disfrutatzeko EiTBra jo zutela ondorioztatu dute.

Bestalde, OJD Interactivaren auditoriaren arabera, 2018ko lehen lau hilabeteotan 163.019 erabiltzaile bakar izan ditu egunero bataz beste eitb.eus-ek. OJD Interactivak errolda datuak hartzen ditu oinarri: mundu mailako webgunerako sarrera guztiak, edozein dispositibotik.

Hamarkada bat darama OJD Interactivak sektorean neurketak egiten, eta datu historiko horiek argi erakusten dute 2018ko urte hasiera dela, zalantzarik gabe, denetan onena: igaro berri diren urte hasierako hilabete bakoitza onena izan da aurreko urteotako epe berdinekin alderatuta.

Edukirik ikusienak Albisteak dira, bereziki Altsasuko auziarekin, Siriako gerrarekin eta Venezuelako azken orduarekin zerikusia dutenak.

Kirolen esparruan, txirrindularitza izan da ikusminik handiena piztu duen gaia, Itzulia bertan erreferente dela.

Telebistan, 'El Conquistador' izan da edukirik arrakastatsuena gaztelaniaz, eta 'Bagoaz!' lehiaketa euskaraz. 'Go!azen' telesailerako aurpegi eta ahots berriak bilatzea du azken horrek helburu.

Irratian, on-line emisioekin batera, informatiboak eta goizeko magazinak izan dira eskaririk handiena izan dutenak: 'Faktoria' saioa Euskadi Irratian, eta 'Boulevard' Radio Euskadin. Radio Vitorian, San Prudentzio saio bereziak eta apirilaren 11an eta 12an izandako uholdeak izan dira edukirik ikusienak.

Gaztean, berriz, Maketa Lehiaketa eta Top Gaztea izan dira ikusminik handiena piztu dutenak, eta haurrentzako edukien kasuan, Hiruk etengabeko igoerari eusten dio bai webgunean eta bai App-ean ere.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • EITB Taldea