Azkena Rock

Aurreneko iragarpenak

Red Fang, The Dubrovniks eta Chuck Ragan, Azkena Rock 2015 jaialdian

L.Z. | eitb.eus

Besteak beste, Red Fang, The Dubroviks eta Chuck Ragan & The Camaederie arituko dira, ekainaren 19an eta 20an, Mendizabalan jarriko dituzten hiru agertokietan.

Azken Rock Festival jaialdiaren hamalaugarren edizioa ekainaren 19an eta 20an egingo dute Gasteizko Mendizabalako eremuan. Gainera, ostiral eta larunbat eguerdian doako kontzertuak egongo dira Andre Maria Zuriaren Plazan. Halaber, Mendizabalak hirugarren agertokiari eutsiko dio, 2011ko, 2012ko eta 2014ko edizioetan bezala.

Egitarauaren aurrerapenari dagokionez, Azkena Rock 2015 jaialdiak iragarri ditu jada aurreneko taldeen izenak. Besteak beste, Red Fang,The Dubrovniks eta Chuck Ragan & The Camaraderie izango dira datorren urtean Arabako hiriburuan.

2014ko hasieran hainbat aretotatik egindako biran munduko zuzeneko onenetakoa dutela erakutsi ostean, Euskal Herria zapalduko du berriro Red Fangek.

Bestalde, taldearen hastapenenetan The Adorable Ones izena hartu zuen The Dubrovniksek hogei urte beteko ditu aurki agertoki gainean.

Bonu berezia

Laster emango dituzte jakitera 14. edizioan arituko diren beste hainbat talde eta artistaren izenak. Gainera, azaroaren 5ean bi eguneko bonu berezia jarriko dute salgai, 59 euroan (+ banaketa gastuak). Eskaintza berezia abenduaren 18ra arte izango da eskuragarri.

Kanpatzeko eskubidea izateko, 5 euro gehiago ordaindu beharko dute Mendizabalara gerturatzen direnek.

Sarrerak ohiko tokietan eros daitezke: www.azkenarockfestival.com webgunean, Kutxabank Sarean, Ticketmaster Sarean, 902 15 00 25 telefonoan, FNACen, Halcon Bidaiaken bulegoetan eta www.ticketea.com, www.atrapalo.com eta www.entradas.com atarietan.