Azkena Rock

Ekainean, Gasteizen

Eagles of Death Metal, Powersolo eta Sven Hammond, Azkena Rockera

L.Z. | eitb.eus

Aurreko astean kartelburuetako bat iragarri zuten: ZZ Top. Oraindik ez dute kartela itxi, baina dagoeneko hainbat talderen emanaldiak iragarri dituzte.

  • Eagles of Death Metal

    Eagles of Death Metal

Red Fangen zuzenekoa, Chuck Ragan & The Camaraderie taldeak Espainiako Estatura egingo duen aurreneko bisita eta Gasteizko Andre Maria Zuriaren plazako kontzertuen itzulera iragarri zituzten lehenengo. Handik gutxira, Highlights bizkaitarrak batu ziren Azkena Rock jaialdiaren egitaraua, eta, iragan astelehenean, ZZ Topen emanaldiaren berri eman zuten antolatzaileek.

Horrekin guztiarekin, ordea, ez da Azkena Rock jaialdiaren kartela osatuta gelditu, eta gaur bertan beste hiru talderen kontzertuak baieztatu dituzte: Eagles Of Death Metal, Powersolo eta Sven Hammond taldeenak, hain zuzen.

Eagles Of Death Metal 1998an sortu zuten Kalifornian Jesse Hughesek eta Josh Hommek. Gaur egun, hasierako taldekideetatik geratzen diren bakarrak dira Homme eta Hughes. Dena den, Homme ez da zuzenekoetan izaten, Queens Of The Stone Age taldearekin aritzen baita normalean. Orain arte, kolaborazio bereziak izan dituzte: besteak beste, Foo Fighterseko Dave Grohl, Mark Lanegan eta Jack Back.

Bestalde, Heavy Trashen gonbidatu gisa, Euskal Herrian izandako Powersolo taldeak soinu arriskutsu baina sexyak eramango ditu Mendizabalara.

Bukatzeko, Sven Hammondek Azkena Rock lehenengo aldiz bisitatuko du hurrengo edizioan.

Sarrerak

Abenduaren 18ra arte, egun hori barne, bi eguneko bonu berezia eskuratu ahal izango da, 59 euroren truke (+ banaketa gastuak).

Kanpalekuan lo egin nahi dutenek 5 euro gehiago ordaindu beharko dituzte.

Egitaraua

Ekainak 19 eta 20

Iragarritako lehendabiziko artistak:

ZZ TOP
RED FANG
EAGLES OF DEATH METAL
THE DUBROVNIKS
CHUCK RAGAN & THE CAMARADERIE
POWERSOLO
SVEN HAMMOND
HIGHLIGHTS