Azkena Rock

Kontzertua

OFF! taldea, Azkena Rock Festival jaialdira

L.Z. | eitb.eus

ZZ Top taldea izango da ekainaren 19tik 20ra Gasteizen egingo den jaialdiko kartelburuetako bat.

ZZ Top Azkena Rock Festival jaialdiko kartelburua izango dela iragarri genuen aurreko astean, eta The Dubrovniks, Chuck Ragan, Sven Hammond, Powersolo, Red Fang eta Eagles Of Death taldeen kontzertuen berri ere eman dugu azken egunotan. Gaur, berriz, OFF! punk taldearen zuzenekoa gehitu diote antolatzaileek orain arte baieztatutako egitarauari.

2009ko bukaeran Keith Morrisen eskutik jaio zen Los Angelesen OFF! taldea. Black Flag eta Circle Jerks taldeetako abeslari izandakoak, Dimitri Coatsek, Steven Shane McDonald Redd Kross taldeko baxu-jotzaileak eta Rocket From bateria-jotzaileak osatu zuten hasierako taldea.

Hain zuzen, Coatsek Circle Jerks taldearen disko bat ekoitzi zuenean sortu zen taldea osatzeko ideia. Izan ere, Morrisekin batera, hainbat abesti idatzi zituen, eta kantuok OFF! taldearekin argitaratzeko aprobetxatu zituzten.

2010ean atera zuten aurreneko EPa, eta 2012an kaleratutako estudioko lehendabiziko lanaren atarikoa izan zen hura. Bigarren diskoak, berriz, apirilean ikusi zuen argia, eta Wasted Years du izena.

Sarrerak

Abenduaren 18ra arte, egun hori barne, bi eguneko bonu berezia 59 euroan egongo da eskuragarri (+ banaketa gastuak).

Kanpalekura joan nahi dutenek 5 euro gehiago ordaindu beharko dituzte.

AZKENA ROCK 2015

Ekainaren 19an eta 20an, Gasteizen

ZZ TOP
RED FANG
EAGLES OF DEATH METAL
THE DUBROVNIKS
OFF!
CHUCK RAGAN & THE CAMARADERIE
POWERSOLO
SVEN HAMMOND
HIGHLIGHTS

Artista gehiago, baieztatzeko.

, baieztatzeko.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Azkena Rock gaur