Azkena Rock

Iragarpena

Television taldea, Azkena Rock Festival jaialdira

L.Z. | eitb.eus

Beste iragarpen bat egin du gaur Azkena Rock jaialdiak, eta abenduaren 19tik aurrera bonuak zer prezio izango duen argitu du.

Duela hamar urte aritu zen Television taldea Azkena Rock Festival jaialdian, eta 2015ean berriro zapalduko dute Arabako hiriburua. Besteak beste, 1977an argitaratutako Marquee Moon diskoko abestiekin jantziko dute Gasteizko Mendizabala; hots, rock musikaren klasiko garrantzitsuenetakoekin.

Lan zaila da Television taldearen musika definitzea, punk-jazz, rock, post-punk eta art-rock estiloak uztartzen baititu 70eko hamarkadaren amaieran New Yorken sortutako taldeak.

Bonu berezia eta prezio berriak

Abenduaren 18ra arte egongo da eskuragarri bi eguneko bonu berezia. Ordura arte 59 euroan egongo da salgai bi eguneko txartela, eta abenduaren 19tik otsailaren 25era arte 72 euroko prezioa izango du.

Otsailaren 26an, berriz, kontzertuen ordutegien berri emango dute, eta, egun berean, 79 eurora igoko dute bonuaren prezioa.

AZKENA ROCK 2015

ZZ TOP
TELEVISION performing Marquee Moon
RED FANG
BLACK MOUNTAIN
EAGLES OF DEATH METAL
J.D. McPHERSON
THE DUBROVNIKS
OFF!
CHUCK RAGAN & THE CAMARADERIE
POWERSOLO
SVEN HAMMOND
HIGHLIGHTS

…eta beste hainbat




  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea