Azkena Rock

Jaialdia

Azkena Rockeko kartela erabat osatuta egongo da martxoaren 9rako

L.Z. | eitb.eus

Gainera, ordura arte luzatuko dute bonuaren eskaintza berezia.

  • Azkena Rock 2014. Argazkia: Tom Hagen

    Azkena Rock 2014. Argazkia: Tom Hagen

Azkena Rock 2015 jaialdiak luzatu egin du bonuaren eskaintza berezia, martxoaren 9ra arte. Orduantxe jarriko dituzte salgai egun bakarreko sarrerak, baita bonu berriak ere (eskaintza berezirik gabekoak).

Jaialdiaren asmoa zen otsailaren amaierarako kartelaren % 90 iragartzea, baina kontratazioan izandako atzerapenek eragotzi egin dute aurreikuspenak betetzea.

Hori horrela, datorren astean emango dute ia kartel osoaren berri.

Gainera, talde gehienen emanaldiak ezagututa, indarrean dagoen eskaintza aprobetxatu ahal izateko, bonuaren egungo prezioari eutsiko diote, astebetez.

Azkena Rock 2015

Ekainaren 19an eta 20an, Gasteizen

ZZTOP
TELEVISION performing Marquee Moon
L7
RED FANG
BLACK MOUNTAIN
KVELERTAK
EAGLES OF DEATH METAL
JD MCPHERSON
REIGNING SOUND
THE DUBROVNIKS
OFF!
THE WHITE BUFFALO
CHUCK RAGAN & THE CAMARADERIE
LEE BAINS III & THE GLORY FIRES
POWERSOLO
SVEN HAMMOND
HIGHLIGHTS
...