Azkena Rock
Gasteizen
Dena prest Azkena Rock jaialdian The Who hartzeko
LUZIA ZUGADI | EITB.EUS
Rock jarraitzaileen topaleku izango da Arabako hiriburua. Guztira, ia hogeita hamar kontzertu egongo dira han.
Gaur eta bihar egingo dute Azkena Rock Festival jaialdia, eta Arabako hiriburua prest dago jada The Who rock talde britainiarraren emanaldia hartzeko. Aurreikusitakoaren arabera, taldearen kantu arrakastatsuenak entzungo dituzte larunbat gauean Gasteizera gerturatzen diren musikazaleek.
The Who ez ezik, Primal Scream zen aritzekoa Mendizabalan, baina Bobby Gillespie taldeko abeslariak bizkarrean dituen lesioen ondorioz, aurreko astean bertan behera utzi zuten Azkena Rockeko kontzertua. Gauzak horrela, The Hellacoptersek ordezkatuko du Primal Scream ostiral gauean. Ez da suediarrek aipatu jaialdian jotzen duten lehenengo aldia, 2003an ere Gasteizen egon baitziren.
Bestalde, Pete Townshendek eta Roger Daltreyk larunbatan astinduko dute festibala, The Who Hits 50! bilduma aurkeztuz. Bertantxe jaso dituzte ibilbide osoko abesti arrakastatsuenak; "My Generation" eta "I'm Free", kasu. Halaber, Radio Birdman eta The Scientists egongo dira larunbatean, jaialdirari ikuspegi ezberdin bat eskaintze aldera. Hain zuzen ere, 70eko hamarkadan sortutako garaje estiloari eutsita aterako dira agertokira.
Horiek, ordea, ez dira taula gainera igoko diren talde bakarrak izango, besteak beste, Supersuckers, Blackberry Smoke, Refused, Danzig ere gonbidatu baitituzte aurtengo ediziora.
Hori gutxi ez eta, Guttademmerung ikuskizuna estreinatuko dute Azkenan. Bjorn Tagemose artista suediarrak zuzendutako lana da. Gutterdammerung film mutua da, rock eta metal musika lantzen duten hainbat musikarik egindakoa: Slash, Nina Hagen, Josh Homme (Queens of the Stone Age), Lemmy, Grace Jones, Iggy Pop, Justice, Henry Rollis, Tom Araya (Slayer), Volbeat, Mark Lanegan, Jesse Hughes (Eagles of Death Metal)...
Guztira, ia hogeita hamar zuzeneko egongo dira ostiralean eta larunbatean, eta, nola ez, euskal musikari ere gordeko diote lekua. Hala, Sopelatik heldutako Flying Scarecrowek, Los Brazos bilbotarrek, Cobrak eta Sumision City Bluesek, esaterako, ez dute hutsik egingo.
Bukatzeko, aipatzekoa da Andre Mari Zuriaren Plaza doako kontzertuen agertoki bihurtuo dela, berriro ere. Hala, Mendizabalako kontzertuen gosegarri izango dira eguerdiko saioak. Ostiralean Julian Maesoren txanda izango da, eta larunbatean Luke Winslow-Kingena.
Ordutegiak
Hauxe da Mendizabalara gerturatzen diren musikazaleek dastatuko duten menua:
Ekainak 17
Andre Maria Zuriaren plaza
13:30, Julián Maeso
16:45, ateen irekiera
Lemmy Kilmister agertokia
17:15, The Flying Scarecrow
18:40, Daniel Romano
20:30, Lucinda Williams
23:10, The Hellacopters
01:55, Gutterdämmerung feat. Henry Rollins
David Bowie agertokia
17:55, The London Souls
19:30, Vintage Trouble
21:40, Blackberry Smoke
00:30, Danzig
Scott Weiland agertokia
17:50, Jared James Nichols
19:00, The Sex Organs
20:15, Los Brazos
21:45, Jean Beauvoir
00:25, Luke Winslow-King
01:50, DJ Bone
03:30, Head & Banger (DJ)
Ekainak 18
Andre Maria Zuriaren plaza
13:30, Luke Winslow-King
16:45, ateen irekiera
Lemmy Kilmister agertokia
17:15, Submisión City Blues
18:40, Raveneye
20:40, Imelda May
23:00, The Who
02:00, Supersuckers
David Bowie agertokia
17:55, Cobra
19:25, Radio Birdman
21:45, Fields of The Nephilim
00:35, Refused
Scott Weiland agertokia
17:50, The Milkyway Express
19:00, The Vintage Caravan
20:15, The Scientists
21:45, 091
00:30, Marky Ramone’s Blitzrieg of 40 years of punk
01:50, Mr. Fine Wine (DJ)
03:30, Chulina Diablo Dee Jay