Azkena Rock

Dokumentala

Azkena Rock jaialdiko 'Rocknrollers' filma Zinemaldian lehiatuko da

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Irailaren 17an aurkeztuko dute dokumentala Donostiako Zinemaldian, Zinemira atalaren baitan.

  • RocknRollers dokumentala

    RocknRollers dokumentala

Donostiako Zinemaldian lehiatuko diren filmeen artean dago Rocknrollers dokumentala, 2012an Azkena Rock Festival jaialdiari buruz Juanma Bajo Ulloa zuzendariak egindako pelikula.

 

Film horrek erakusten du Azkena Rock ez dela ohiko jaialdi bat, rockaren pasioari, jatorriari eta gizartean izan duen zabalkundeari buruzko topaleku bat baizik.

 

Hori horrela, Mendizabalan bertan grabatu zuten dokumentala, hots, jaialdia egiten den lekuan bertan. Halaber, Austinen, New Yorken eta Los Angelesen egin zituzten grabazioak, rockaren mundua hurbiletik bizi duten taldeen, artisten, jarraitzaileen zein langileen gogoetak jasotze aldera. Hain zuzen ere, XX. mendeko musika estilo "indartsuenari" buruz hitz egiten dute, baita euren artea erakutsi ere.

Esan bezala, irailaren 17an aurkeztuko dute Zinemaldian aipatu pelikula, euskal zinemari gordetako Zinemira atalaren baitan. Hortaz, Euskal Zinemaren Irizar Saria jasotzeko lehian arituko da.