Azkena Rock

Ekainaren 23an eta 24an

John Fogerty Azkena Rock Festival jaialdian arituko da

ERREDAKZIOA | EITB.EUS

The Hellacopters, Loquillo, The Meteors, Tygers of Pan Tang, Bloodlights, The Soulbreaker Company, Pat Capocci eta Fetitxe ere gehitu dituzte egitaraura.

  • Azkena Rock

    Azkena Rock

John Fogerty Azkena Rock Festival jaialdian arituko dela jakinarazi dute gaur antolatzaileek. Hala, Creedence Clearwater Revival rock taldeko burua Gasteiz astintzeko gogoz iritsiko da 2017ko ekainean. Lau urtetan zazpi disko argitaratu zituen aipatu taldearekin, eta bakarkako ibilbidean ere sekulako arrakasta izan du Fogertyk. Dena den, Azkena Rockeko hitzordua berezia izango da, Credence Clearwater Revival taldearen arrakastak taularatuko baititu, sasoian dagoela erakutsiz.

Bestalde, bigarren urtez jarraian Azkenan egongo da The Hellacopters taldea. Halaber, Loquillo, The Meteors, Tygers of Pan Tang, Bloodlights, The Soulbreaker Company, Pat Capocci eta Fetitxe ere batu dira jaialdi horren egitaraura. Hain zuzen, The Soulbreaker eta Fetitxe izango dira euskal musikaren ordezkariak bertan.

Sarreren eskaintza berezia

Jaialdirako sarrerak 75 euroan egongo dira salgai abenduaren 19ra arte. Egun horretantxe bukatuko da sarreren eskaintza berezia.

Rocknrollers.es webgunearen bidez ere eskuratu daitezke.

Kontzertuak

Ekainaren 23an eta 24an, Mendizabalan

John Fogerty
Cheap Trick
The Hellacopters
Union Carbide Productions
Loquillo
The Meteors
Tygers Of Pan Tang
Bloodlights
Crank County Daredevils
The Soulbreaker Company