Azkena Rock

2017ko ekainean

The Cult Azkena Rock Festival jaialdian izango da

ERREDAKZIOA | EITB.EUS

Britainiarrak orain arte iragarritako beste hainbat talderekin eta musikarirekin batera arituko dira: John Fogerty, The Hellacopters, The Meteors, Tygers of Pan Tang, Pat Capocci, Loquillo...

  • Azkena Rock Festival

    Azkena Rock Festival

Hard rock britainiarra berpiztu zuen taldeak, The Cultek, alegia, kontzertua emango du 2017ko ekainean Gasteizko Azkena Rock Festival jaialdian. Led Zeppelin, The Doors eta AC/DC taldeen musika inspirazio-iturri duen aipatu taldea 80ko hamarkadaren erdialdean jaio zen, Brandforden (Ingalaterra). Southern Death Cult zenak rock gotikoa zuen ardatz, baina hard rock estiloari heldu zion geroago, eta orduantxe sortu zuten The Cult.

1985ean, "She Sells Sanctuary" abesti arrakastatsua argitaratu zuten, eta handik gutxira iritsi ziren "Rain", "Revolution" eta "Love Removal", besteak beste.

Dena den, taldekideek elkar ulertzeko zituzten arazoak tarteko, birritan banandu zen taldea: 1995ean eta 2002an. Alabaina, 2005ean berriro elkartu ziren, baita mundu mailako bira arrakastatsua egin ere. Gainera, 2007an, Ian Astburyk Riders on the Storm taldea alde batera utzi zuen, The Culten buru-belarri jarduteko. Urte horretan kaleratu zuten Born into this, eta 2012an heldu zen Choice of Weapon.

Lan horietako kantuak ez ezik, Hidden City azken diskoko abestiak ere taularatuko dituzte Mendizabalan ekainean.

Orain arte iragarritako kontzertuak

John Fogerty

Cheap Trick

The Cult

The Hellacopters

Union Carbide Productions

Loquillo

The Meteors

Tigers Of Pan Tang

Bloodlights

Crank County Daredevils

The Soulbreaker Company

Pat Capocci

Fetitxe