Azkena Rock

Ekainak 23 eta 24

Azkena Rock Festivalek aurtengo kartela itxi du Graveyard iragarrita

eitb.eus

Halaber, King’s X eta Wyoming y los Insolventes taldeak ere izango dira Gasteizko jaialdian.

  • Graveyard

    Graveyard

Azkena Rock Festivalek, John Fogerty eta Chris Isaak buru direla ekainaren 23 eta 24an Mendizabalako eremuak hartuko duen jaialdiak, aurtengo edizioaren kartela itxi du, Graveyard, King's X eta Wyoming y los Insolventes taldeak ere bertan izango direla iragarrita.

Graveyard talde onenetakoa da bere generoan, eta 2012an Azkenan egin zuten zuzenekoak ahogozo ederra utzi zion publikoari. Cream, Black Sabbath eta Rainbow taldeen eragina nabari zaie, eta 'Innocence & Decadence' diskoa aurkeztuko dute ekainean, Arabako hiriburuan.

King's X taldeak hamabost disko kaleratu ditu, eta Missouritik iritsiko dira Azkenara. Rocka, metala eta musika progresiboa nahasten dituzte.

Gainera, Wyoming y los Insolventes taldeak rock-and-roll kantuen bertsioak eskainiko dituzte.

Martxoaren 1ean, bonua 95 euroan erosteko epea bukatuko da. Horrek hauek guztiak ikusteko aukera emango du 2017ko Azkena Rock Festivalen: John Fogerty, Chris Isaak, Cheap Trick, The Cult, The Hellacopters, Union Carbide Productions, Michael Kiwanuka, Graveyard, Loquillo, Thunder, King's X, Hellsingland Underground, The Meteors, Tygers Of Pan Tang, The Godfathers, Bloodlights, Inglorious, The Dead Daisies, Pat Capocci, The Shelters, Crank County Daredevils, Buck & Evans, The Soulbreaker Company, SCR, Los Mambo Jambo, Fetitxe eta Wyoming y los Insolventes.