Azkena Rock

Ekainak 23 eta 24

Azkena Rockek espazio berezia zabalduko die garajeari eta punkari

Agentziak | Erredakzioa

Trashville espazioan, King Automaticek, Bob Log IIIak, Pelo Monok, The Cyborgsek, The Devilsek eta Vurrok joko dute.

  • John Fogerty eta Chris Isaak izango dira aurten kartelburuak. Argazkia: Tom Hagen.

    John Fogerty eta Chris Isaak izango dira aurten kartelburuak. Argazkia: Tom Hagen.

Azkena Rock Festival ekainaren 23an eta 24an Gasteizen egingo duten jaialdiak Trashville gunea estreinatuko du aurten, publikoari kontzertu aretoetako ohiko giroa eta garaje, punk eta rock estiloetako taldeak eskaintzeko. King Automaticek, Bob Log IIIk, Pelo Monok, The Cyborgsek, The Devilsek eta Vurrok joko dute bertan.

Gainera, Trashville gunean DJek jarritako musika ere entzungo da, eta, “Wall of Death Gypsi” izenburupean, rocka eta motorren gainean eginiko akrobaziak uztartuko dituzte.

Andre Maria Zuriaren plaza

Halaber, Pat Capocci australiarrak eta Billie & The Kids kroaziarrek hartuko dute beren gain Azkena Rocken giroa Gasteizko erdigunera garraiatzeko ardura, Andre Maria Zuriaren plazan kontzertua emanda.

Azkenik, antolatzaileek gogora ekarri dute martxoaren 1ean bukatuko dela bonua 95 euroan erosteko aukera. Jaialdiaren webgunean erosi ahal dira sarrerak.