Azkena Rock

Ekainaren 22an eta 23an

Joan Jett & The Blackhearts Azkena Rock Festival jaialdian arituko dira

ERREDAKZIOA | EITB.EUS

AEBko musikak leku garrantzitsua izango du 2018ko ekainean Gasteizen. The Beasts of Bourbon, The Dream Syndicate, Nebula, Sol Lagarto, The Allnighters eta Tutan Come On ere arituko dira bertan.

  • Azkena Rock

    Azkena Rock

Azkena Rock Festival jaialdiak hurrengo edizioan hartuko dituen zenbait talderen izenak iragarri ditu gaur, besteak beste, Joan Jett and the Blackhearts kartelburuarena. Dakizuenez, ekainaren 22an eta 23an egingo dute jaialdia Gasteizko Mendizabalan.

Joan Jett artista garrantzitsua da rockaren historian, azken lau hamarkadetan musikaren munduan barneratu nahi izan duten emakume guztien erreferentea. Runaways taldearen parte zenean, Cheap Tirck, Van Halen, Ramones, Tom Petty eta beste hainbat artistarekin batera ibili zen agertokiz agertoki, eta Japonian, adibidez, sekulako arrakasta lortu zuten.

Bakarkako bideari ekin zionean, "I Love Rock And Roll" abestia grabatu zuen Sex Pistolsekin. Hain zuzen ere, 1980ko hamarkadaren hasieran kaleratu zuen lan hori, The Blackhearts taldearekin.

Halaber, antolatzaileek azken orduotan jakinarazi dutenez, The Dream Syndicate, Nebula, Sol Lagarto, The Allnighters eta Tutan Come On ere arituko dira Gasteizen 2018ko edizioan.

Azkena Rock Festival 2018

JOAN JETT AND THE BLACKHEARTS
THE BEASTS OF BOURBON
THE DREAM SYNDICATE
NEBULA
SOL LAGARTO
THE ALLNIGHTERS
TUTAN COME ON

Sarrerak

Bonuak prezio berezia du orain (75 euro + banaketa gastuak), eta Azkena Rock Festival jaialdiaren webgune ofizialean daude eskuragarri.