Azkena Rock

Musika

Fest Sariak 2017: Azkena Rock Festival, tamaina ertaineko jaildirik onena

AGENTZIAK | EITB.EUS

Jaialdi handi onenaren saria lortzeko lehian, Sonorama Ribera gailendu egin zaio Bilbao BBK Liveri.

  • Azkena Rock 2017. Argazkia: Tom Hagen

    Azkena Rock 2017. Argazkia: Tom Hagen

Bart egin dute Bilbon Fest Sarien laugarren edizioa, eta Sonorama Riberak lortu du jaialdi handi onenaren golardoa, Bilbao BBK Liveri aurrea hartuta. Tamaina ertaineko jaialdien artean, ostera, Gasteizko Azkena Rock Festivalentzat izan da saria.

Bestalde, Espainiako Estatuko zuzeneko onena ere saritu dute, eta Kase.Orentzat izan da aurten aipatu saria. Nazioarteko zuzeneko onenari dagokionez, Franz Ferdinand izan da nagusi, lehian zeuden hiru hautagaien artean.

Bilbao Arena pabiloian egin zuten sari-banaketa, Bizkaia International Music Experience (BIME) jaialdiaren baitan.

Cartagenako La Mar de Musicas ere ez zen esku-hutsik itzuli etxera; izan ere, tamaina txikiko jaialdi onena dela iritzio dio epaimahaiak.

Aipatzekoa da, halaber, metal eta punk doinuak ardatz dituen Madrilgo Dowload Festival eta Lugoko Resurrection Fest saritu dituztela; jaialdi jasangarriena izateagatik, lehena, eta kanpaleku onena izateagatik, bigarrena.

Komunikazio kanpaina onenaren saria, berriz, Bilbao BBK Livek jaso du, eta jaialdirik teknologikoena BIME izan da.