Azkena Rock

Ekainak 22-23, Gasteiz

Gluecifer, Turbonegro eta Man Or Astro-Man?, Azkena Rock jaialdian

LUZIA ZUGADI | eitb.eus

Thee Hypnotics, Lords Of Altamont eta Mamagigi's taldeen emanaldiak ere iragarri dituzte gaur. Horiek guztiak Gasteizen arituko dira ekainaren 22an eta 23an.

  • Azkena Rock 2018

    Azkena Rock 2018

Gluecifer taldearen bateratzea eta Turbonegro, Man Or Astro-Man?, Thee Hypnotics, Lords Of Altamont eta Mamagigi's taldeen iragarpenak dira Azkena Rock jaialdiak dakartzan azken albisteak.

Ekainaren 22an eta 23an Mendizabalan (Gasteiz) egingo dute aipatu jaialdia, eta talde hauek arituko dira aipatutako talde horiekin batera: Joan Jett and The Blackhearts, MC50, The Beasts of Bourbon, The Dream Syndicate, The James Taylor Quarter, Nebula, Sol Lagarto, The Allnighters eta Tutan Come On.

Last Tourrek azken orduotan zabaldutako informazioaren arabera, hamar urte luzeko atsedenaldiaren ostean, Gluecifer taldekoak berriro elkartuko dira. Espainiako Estatuan kontzertu bakarra emango dute eskandinaviarrek; Azkena Rock jaialdikoa, hain zuzen.

Hala, Norvegiako taldea Biff Malibu abeslariarekin, Captain Poon eta Raldo Useless gitarra-jotzaileekin eta Danny Young bateria-jotzailearekin itzuliko da.