X

Irratia zuzenean

Azkena Rock Festival 2018: Van Morrison, ekainean, Gasteizen

Azkena Rock

Ekainaren 22an eta 23an

Van Morrisonen kontzertua iragarri du Azkena Rock Festivalek

ERREDAKZIOA | EITB.EUS

2018/02/08

Ekainaren 22an eta 23an egingo dute Arabako hiriburuko musika jaialdi ezagunena. Mott The Hoople, Dead Cross, Nuevo Catecismo Catolico eta The Soul Jacket taldeen kontzertuak ere iragarri dituzte.

  • Van Morrison. Argazkia: Tom Hagen

    Van Morrison. Argazkia: Tom Hagen

    Van Morrison. Argazkia: Tom Hagen
  • Whatsapp
  • Bidali

Van Morrison rock musikaren aitzindari nagusienetakoa Gasteizko Azkena Rock Festival jaialdian egongo da ekainean. Urteen joan-etorrian, bakarlari lanetan, hogeita hamar diskotik gora argitaratu ditu, besteak beste, R&B, jazz, blues, folk doinuak uztartuz, eta bere musikak eragin zuzena izan du Bruce Springsteenen edota Elvis Costelloren abestietan.

Belfasten 1945ean jaiotako artista entzutetsuaren emanaldia ez ezik, Mott The Hoople, Dead Cross, Nuevo Catecismo Catolico eta The Soul Jacket taldeen zuzenekoak ere iragarri ditu Azkena Rockek.

Dakizuenez, ekainaren 22an eta 23an egingo dute aurtengo edizioa, eta hantxe arituko dira Joan Jett eta Gluecifer ere.

Kontzertuak

Ekainaren 22an eta 23an, Mendizabalan

VAN MORRISON
JOAN JETT AND THE BLACKHEARTS
MOTT THE HOOPLE
GLUECIFER
MC50- Tour 50 aniversario
TURBONEGRO
DEAD CROSS
THE BEASTS OF BOURBON
MAN OR ASTRO-MAN?
THE DREAM SYNDICATE
NEBULA
LORDS OF ALTAMONT
THE JAMES TAYLOR QUARTET
THEE HYPNOTICS
NUEVO CATECISMO CATÓLICO
SOL LAGARTO
THE SOUL JACKET
THE ALLNIGHTERS
TUTAN COME ON
MAMAGIGI'S


Trashville
THE 5.6.7.8’S
REVEREND BEAT-MAN feat. SISTER NICOLE IZOBEL GARCIA
DEX ROMWEBER DUO
WOLF WOLF
DEAD ELVIS & HIS ONE MAN GRAVE
HUGO RACE & MICHELANGELO RUSSO
THE SENSATIONAL SECOND COUSINS
HOMBRE LOBO INTERNACIONAL

Sarrerak

Abonamendu berezia 95 euroan dago eskuragarri (+ banaketa gastuak). Martxoaren 6ra arte eros daiteke prezio horretan bi eguneko txartela. Gerora, 110 eurotan salduko dituzte abonamenduak.

Jaialdiaren webgune ofizialean daude salgai sarrerak.

algai sarrerak.

Iruzkinak

Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Gaztea App Deskargatu App berria! Gaztea App
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena