Oinarriak
Edozein taldek edo koadrilak hartu ahal izango du parte: ikasle taldeek, kirol taldeek, koadrilek, kultur taldeek...
Parte hartzeko talde bakoitzak nahi adina BIDEOKLIP aurkeztu ahal izango ditu.
BIDEOKLIP bakoitzak gutxienez 1’ iraupena izango du.
Edozein abesti erabili ahal izango da horretarako.
Bidaltzeko bi modu egongo dira:
Internet bidez bideoa igotzea,
www.eitb.com/eu/gaztea atarian sartuta.
DVD-a ondorengo helbidea bidaltzea
(formatu posibleak .AVI, .MPEG,...):
BIDEOKLIP lehiaketa
GazteaMiramon Pasealekua,172
20014 DONOSTIA ( Gipuzkoa )
DVDa bidaltzen dutenek hainbat datu gaineratu beharko dute: bideoaren izenburua, taldearen izena, herria, harremanetarako telefonoa eta helbide elektronikoa. Internet bidez igotzen dituztenek formulario batean eman beharko dituzte datu horiek. Maitzaren 21anizango da lanak jasotzeko azken eguna.
Epaimahai independente batek jasotako BIDEOKLIP guztien artean aurre-aukeraketa bat egingo du eta 20 bideo aukeratuko ditu.
Aukeratutako bideo horien artean botaketa bat egingo da www.eitb.com/eu/gaztea atarian. Botaketa horrek 2 fase izango ditu:
Ekainaren 5ean "dida!" saioan emango da jakitera zein izan den bideo irabazlea. Irabazleak 3.000 euroko saria izango du.
Gaztearen BIDEOKLIP lehiaketan parte hartzeak arau hauek onartzea dakar. EITBk eskubidea izango du jasoko diren bideoak Interneten eskegitzeko edota irratian eta telebistan emititzeko.
Datu pertsonalen tratamentua
Gazteak bere esku izango du elementu iraingarriak dauzkaten bideoak lehiaketatik kanpo uzteko aukera.
Gazteak oinarri hauek aldatzeko eskubidea izango du eta hala eginez gero, behar bezala jakinarazi beharko ditu.
Lehiaketaren lurralde-eremua eta forua
Lehiaketan zehar eta oinarri hauek interpretatu eta aplikatzetik inolako auzirik izanez gero, irabazleek eta parte-hartzaileek espresuki uko egingo diote horiei dagokien edozein forutara jotzeari eta Bilboko Auzitegi eta Epaitegietan hartzen diren erabakien mende geratuko dira.
Irratia zuzenean
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa
Edukiak zuzen ikusteko, eguneratu nabigatzailea
Gure webeko funtzio batzuekin bateragarritasun arazorik ez izateko, nabigatzailea eguneratu eta bertsiorik berriena jartzea gomendatzen dizugu.
Gutxienez bertsio hauek izatea komeni da:
- Google Chrome 37
- Firefox 40
- Internet Explorer Edge
- Safari 2
- Opera 36
Nabigatzailearen zein bertsio duzun jakiteko, whatbrowser.org erabil dezakezu.