Bilbao BBK Live 2024

Bilbao BBK Live 2024

Bilbao BBK Live 2024

Jaialdia

The Jesus and Mary Chain eta Ben Harper, Bilbao BBK Live jaialdian

L.Z. | eitb.eus

Counting Crowes, Future Islands, The Ting Tings eta Delorean ere arituko dira uztailaren 9tik 11ra Bilbao BBK Live jaialdiaren hamargarren edizioan.

Duela lau aste eman zuten jakitera Muse Bilbao BBK Live jaialdiko lehenengo kartelburua izango zela, eta gaur beste hamalau talderen zuzenekoak iragarri dituzte.

Besteak beste, The Jesus and Mary Chain (bigarren kartelburua) arituko da Bilboko jaialdi ezagunenaren hamargarren edizioan. Hain zuzen, 30. urteurreneko birak eramango du talde eskoziarra Kobetamendira. Musek bezala, Espainiako Estatuan eskainiko duen kontzertu bakarra izango da Bilbokoa.

Glasgow aldean William eta Jim Reid anaiek sortutako The Jesus and Mary Chain taldea post-punk musikaren errege izendatu zuten 80ko hamarkadaren erdialdean.

Bestalde, Ben Harper Innocent Criminalsekin batera helduko da BBK Livera, eta Counting Crowsek rock alternatiboaren munduan lortutako ospea zergatik lortu duen erakutsiko du taula gainean.

Aipatutako taldeei ska eta jazz doinuak uztartzen dituen The Cat Empire talde australiarra, Capital Cities bikote kaliforniarra, Kodaline irlandarrak eta The Ting Tings batu zaizkie.

Euskal musikariek ere izango dute tokia bertan. Delorean eta Zea Mays, adibidez, 2015eko hitzorduan egongo dira.

Gainera, Shaka Ponk, Zoot Woman, Arizona Baby eta Novedades Carminha igoko dira oholtza gainera.

Bonu berezia

Abenduaren 23ra arte, 110 euroan (+ 6 euro banaketa gastuengatik) egongo da eskuragarri hiru eguneko bonua. Egun horretatik aurrera, 115 euroko prezioa izango du.

Kobetamendin kanpatu nahi dutenek 8 euro gehiago ordaindu beharko dituzte.

Saltokiak

Sarrerak www.bilbaobbklive.com webgunean eta Kutxabank Sarean (webgunea eta kutxazainak), Kutxaren eta Vital Kutxaren webetan, Ticketmaster Sarean, www.itnews.net helbidean, 902 15 00 25 telefonoan, FNACen, Carreforren, Halcon Bidaiaken bulegoetan, eta www.atrapalo.com eta www.ticketea.com webetan eskuratu daitezke.

Kartela

MUSE
THE JESUS AND MARY CHAIN performing ?Psychocandy?
BEN HARPER & THE INNOCENT CRIMINALS
COUNTING CROWS
FUTURE ISLANDS
THE CAT EMPIRE
CAPITAL CITIES
THE TING TINGS
KODALINE
DELOREAN
SHAKA PONK
ZOOT WOMAN
ARIZONA BABY
ZEA MAYS
NOVEDADES CARMINHA
?