Bilbao BBK Live 2024

Bilbao BBK Live 2024

Bilbao BBK Live 2024

Jaialdiak

Bilbao BBK Live urteko jaialdi handi onena izendatu dute Fest sarietan

L.Z. | eitb.eus

Gainera, kanpaleku onena izateagatik saritu dute Bizkaiko musika jaialdi ezagunena.

Milleni, Vida eta Nazioarteko jazz jaialdi kataluniarrak saritu dituzte bart Fest sarietan, baina Bilbao BBK Live izan da azken edizioko protagonista nagusia; izan ere, 2014ko jaialdi handi onena izendatu dute. Bestalde, Vetusta Morlak zuzeneko onenaren golardoa jaso du.

26.000 lagunek hartu dute parte bozketan, baina epaimahai profesional batek hartu du azken erabakia. Sariak Madrilgo Kirol Jauregian banatu zituzten bart gauean.

Hain zuzen ere, bi sari lortu ditu Bilbao BBK Livek. Batetik, "jaialdi handi onenaren saria" jaso du, eta, bestetik, "kanpaleku onenarena".

Iaz, aurrenekoz, sarrera guztiak saldu zituzten, besteak beste, The Black Keys, Franz Ferdinand, The Prodigy eta Crystal Fighters taldeek osatutako egitarauari esker.

Bukatzeko, Last Tour enpresa euskalduna ere ez da esku-hutsik gelditu, "jaialdi sustatzaile onena" izendatu baitute aipatu sarietan.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • BBK Live