Bilbao BBK Live 2024

Bilbao BBK Live 2024

Bilbao BBK Live 2024

Kontzertuak, Madrilen

BBK Live Bilbotik aterako da, Delorean eta Belako taldeei esker

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Bihar, kontzertu berezia eskainiko dute bi talde horiek Madrilen, jaialdiaren hamargarren edizioa aurkezte aldera.

  • delorean, argazkia: balmoral

    delorean, argazkia: balmoral

Bilbao BBK Live jaialdia Bizkaiko hiriburutik aterako da estreinakoz. Hain zuzen ere, Delorean eta Belako taldeen laguntzarekin, Madrilera iritsiko da bihar. Izan ere, 20:00etatik aurrera, Madrilgo unibertsitate-hirian arituko dira bi talde horiek.

Sarrerak doakoak izango dira, eta kontzertu horren bidez aurkeztuko dute uztailaren 9tik 11ra Kobeta mendian egingo duten jaialdiaren hamargarren edizioa.

Sare sozialetan egindako bozketaren ondorioz erabaki zuten aipatutako kontzertu berezia non ospatu.

Hamar urte beteko dituen honetan, besteak beste, Muse, Mumford and Sons, Azealia Banks, Disclosure, The Jesus and Mary Chain, alt-J, Future Islands, Dover eta Delorean igoko dira oholtza gainera datorren astean.