Bilbao BBK Live 2024

Bilbao BBK Live 2024

Bilbao BBK Live 2024

Bilbao BBK Live

SomeraFest ekimenak musikaz jantziko du Bilboko Alde Zaharra

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Somera kalean rock eta punk bertsioak nagusituko dira uztailaren 12an, Bilbao BBK Live jaialdia dela eta.

Ostegunetik larunbatera, musika izango da nagusi Bizkaiko hiriburuan. Kobeta menditik, adibidez, oihartzun handiko taldeak pasatuko dira. Gainera, Bilbao BBK Live Bereziak zikloak doako kontzertuz bustiko du Bilbo erdialdea.

Horri guztiari proposamen berri bat batuko zaio aurten. Izan ere, Somera kaleko ostalariek SomeraFest ekimena bultzatu dute. Hala, larunbatean, 13:30 eta 15:30 bitartean, HusH, Insecurity eta The Mari Pippers taldeen kontzertu akustikoek hartuko dute Somera.

Aipatutako lehenengo taldeak 80ko hamarkadako Hard Rock bertsioak egiten ditu; bigarrenak punk eta rock doinuak uztartzen ditu berorren lanetan, eta azkenak rock bertsioak ditu ardatz.

Halaber, besteak beste, Iron Maiden, AC/DC eta Metallica taldeetan inspiratutako pintxoak eskainiko dituzte Somera kaleko tabernek.

aleko tabernek.