Bilbao BBK Live 2024

Bilbao BBK Live 2024

Bilbao BBK Live 2024

Balantzea

BBK Live jaialdiak 20 milioi euro utzi ditu Bilbon

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Bisitari europarren % 28 britainiarrak eta frantziarrak izan dira.

  • Musek Bilbao BBK Live jaialdian eskainitako kontzertua. EFE

    Musek Bilbao BBK Live jaialdian eskainitako kontzertua. EFE

Bilbao BBK Live musika jaialdiak 20 milioi euro utzi ditu Bizkaiko hiriburuan uztailaren 9tik 11ra, Udalak eta Last Tour International konpainiak jakinarazi dutenez.

Kontzertuetan 40.000 pertsona inguru bildu dira, egun bakoitzeko; eta Bilboko kaleetan eskainitako emanaldi osagarrietan beste 21.000 izan dira.

Turistei dagokienez, nabarmentzekoa da britainiarrak eta frantziarrak direla nagusitu diren kanpotarrak, elkarrekin bisitari europarren % 28 izan baitira.

Gainera, hoteletako gela guztien % 94 okupatuta izan dira, hau da, iaz baino bost puntu handiagoa izan da zenbakia. Dendek eta ostalariek ere eragin "positiboa" izan dutela nabarmendu dute.

Bestalde, Plaza Biribilean eta Guggenheim Museoan dauden informazio bulegoek 6.000 pertsona artatu dituzte.