Bilbao BBK Live 2024

Bilbao BBK Live 2024

Bilbao BBK Live 2024

Uztailaren 7tik 9ra

Pixies, Bilbao BBK Live 2016 jaialdiko aurreneko kartelburua

N.V. / L.Z. | EITB.EUS

Rock alternatiboa oinarri duen Pixies talde estatubatuarra izango da hamaikagarren edizioko plater nagusietako bat. Espainiako Estatuan 2016an emango duen kontzertu bakarra izango da Bilbokoa.

Oraindik asko falta bada ere, dagoeneko eman dute Bilbao BBK Live jaialdian arituko den lehendabiziko kartelburuaren izena: Pixies. Kobeta mendiak uztailaren 7tik 9ra hartuko du aipatu festibalaren hamaikagarren edizioa.

Bostonen jaiotako taldeak rock indie amerikarra du oinarri. Batik bat, Surfer Rosa eta Doolittle aurreneko bi diskoei esker egin ziren ezagun, eta denborara Rolling Stones aldizkariak egindako 500 disko onenen zerrendan sartzea lortu zuten.

Gainera, noise-pop, punk-pop eta rock alternatiboa lantzen duten zenbait talderen erreferente izatera iritsi ziren; Nirvana, Radiohead, Pearl Jam eta Weezer taldeena, kasu.

Black Francisek zuzenduta, esan bezala, Bostonen jaio zen taldea 1986an, eta 1993ra arteko ibilbidea eginda, banatzea erabaki zuten, taldekideen arteko liskarrak medio. Halere, 2004an, hasiera bateko taldea berriro elkartu zen, bira luze bat emateko asmoarekin.

Azkenik, 2013an iragarri zuten Kim Deal baxu-jotzaileak taldea utziko zuela. Haren lekua Paz Lenchantin argentinarrak hartu zuen.

Bilboko kontzertua

Espainiako Estatuan 2016an emango duten zuzeneko bakarra izango da Kobeta mendikoa. Bi hamarkada baino gehiago igaro dira Euskal Herrian azken aldiz aritu zirenetik.

Sarrerak

Abenduaren 3ra arte bono berezia 90 euroan egongo da eskuragarri ( + 6 euro banaketa gastuengatik). Kanpalekura sartzeko aukera ematen duen bonoak, berriz, 100 euro balio du.

Sarrerak ohiko salmenta lekuetan eros daitezke.