Bilbao BBK Live 2024

Bilbao BBK Live 2024

Bilbao BBK Live 2024

Uztailaren 7tik 9ra

M83 Bilbao BBK Live jaialdian izango da

N.V. / L.Z. | EITB.EUS

Musika elektronikoa lantzen duen aipatu taldea ez ezik, Pixies, Father John Misty eta Courtney Barret ere arituko dira Kobeta mendian 2016ko edizioan.

Anthony Gonzalezek zuzentzen duen M83 talde frantsesa Bilbao BBK Live jaialdiaren egitaraura gehitu dute antolatzaileek. Hamaikagarren edizioa uztailaren 7tik 9ra egingo dute Bizkaiko hiriburuko Kobeta mendiko zelaietan.

Hala, "Midnight City" abesti ezagunaren sortzaileek doinu elektronikoz jantziko dute Bilbo 2016ko udan. Gaur-gaurkoz, material berria prestatzen ari dira, eta, aurreikusitakoaren arabera, datorren urterako prest izango dute diskoa.

Aipatu taldea ez ezik, iragan astean iragarritako Pixies, Father John Misty eta Courtney Barret ere arituko dira 2016ko BBK Liven.

Sarrerak

Abenduaren 3ra arte, 90 euroan egongo da eskuragarri hiru eguneko bonu berezia (+ 6 euro, banaketa gastuengatik). Kanpalekura joan nahi dutenek 100 euro ordaindu beharko dituzte.

Sarrerak ohiko salmenta lekuetan daude salgai: Bilbao BBK Live jaialdiaren webgune ofizialean, Kutxabank kutxazainetan, Kutxaren eta Vital Kutxaren webguneetan, Ticketmaster sarean, www.ltinews.net-en 902 15 00 25 telefonoan, FNACen, Carrefourren, Halcon Bidaiaken bulegoetan, ticketea.com-en eta www.entradas.com-en.

European Festival Awards

BBK Live jaialdia European Festival Awards sarietako finalistetako bat da. Urtarrilaren 13an esango dute aipatu jaialdia "Artisten Jaialdi Gustukoena" sailean nagusitu den.

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • BBK Live