Bilbao BBK Live 2024

Bilbao BBK Live 2024

Bilbao BBK Live 2024

Iragarpenak

Ocean Colour Scene Bilbao BBK Live jaialdian izango da

ERREDAKZIOA | EITB.EUS

DMA's, Hinds, Hana eta McEnroe ere iragarri dituzte gaur, Bilbao BBK Live jaialdiaren aurtengo ediziorako.

Bilbao BBK Live jaialdiak hartuko du, uztailean, Ocean Colour Scene taldeak Espainiako Estatuan emango duen zuzeneko bakarra. Azken orduan aipatu jaialdiaren antoltzaileek jakinarazi dutenez, Hinds eta McEnroe taldeak ere arituko dira aurtengo edizioan.

Brit-pop musikak utzitako talde adierazgarrienetakoa den Ocean Colour Scene 1996an argitaratutako Moseley Shoals diskoarekin iritsiko da Bilbora. Izan ere, lan horretako kantu guztiak taularatuko ditu Kobeta mendian.

Antzeko musika estiloa duen DMAs australiarrak ere gaurko iragarpenen artean daude. Hills end proiektua besapean hartuta helduko da Bizkaiko hiriburura udan.

Halaber, McEnroe talde getxoztarraren kantuak entzungo dira BBK Live jaialdian. Azken diskoa, Rugen las flores, iaz kaleratu zuten. Esan bezala, Hinds ere igoko da taula gainera, uztailaren 7tik 9ra.

Horiek guztiak orain arte egindako iragarpenei batu zaizkie. Arcade Fire, New Order, Pixies, Foals, Tame Impala, Editors, Grimes, Belako, M83, Cvrches, Hot Chip, Years & Years eta Wolf Alice dira orain arte baieztatutako taldeetako batzuk.

deetako batzuk.