Bilbao BBK Live 2024

Bilbao BBK Live 2024

Bilbao BBK Live 2024

Sarreren zozketa

Gazteak eta Kutxabankek Bilbao BBK Live jaialdira eramango zaituzte

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Bi bonu zozkatuko ditugu Instagramen Kutxabankek jarraitzaile egiten zareten guztion artean.

  • kutxabank bbk live

    kutxabank bbk live

Lehiaketa berezia abiatu du Gazteak, Kutxabankekin elkarlanean, eta horri esker, Bilbao BBK Livera doan joateko aukera izango dute gure entzuleek eta irakurleek.

Dakizuenez, uztailaren 7an abiatuko da Bilboko musika jaialdi ezagunena, non, besteak beste, Arcade Fire, Pixies, New Order, Foals, M83, Grimes eta Editors igoko diren oholtza gainera.

Esan bezala, Gazteak eta Kutxabankek musikazale guztiei eman nahi die Kobeta mendira musutruk joateko aukera. Hori horrela, Instagram sare sozialean Kutxabanken jarraitzaile egiten zareten guztion artean bi bonu zozkatuko ditugu uztailaren 4an.

Hori bai, eskatutakoa egin duzuela egiaztatzeko, argazki bat bidali beharko duzue gazteabbklive@eitb.eus helbidera. Hor argi ikusi beharko da Kutxabankek jarraitzaile egin zaretela ('pantailazo' batekin). Halaber, zuen datuak igorri beharko dituzte: izen-abizenak, helbide elektronikoa eta telefonoa, hain zuzen.

Ez galdu aukera, Bilbao BBK Live jaialdia zure zain dago!

Oinarriak