Bilbao BBK Live 2024

Bilbao BBK Live 2024

Bilbao BBK Live 2024

2017ko edizioa

Uztailaren 6tik 8ra egingo dute Bilbao BBK Live datorren urtean

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Aurten jaialdira doazenek 70 euroan eskuratu ahal izango dute 2017rako hiru eguneko bonua.

2017ean uztailaren 6an, 7an eta 8an egingo dute Bilbao BBK Live jaialdia. Gainera, antolatzaileek gaur bertan iragarri dutenez, bihartik aurrera eskuragarri egongo dira hamabigarren edizioko bonuak. Hain zuzen ere, edizio honetara joateko asmoa dutenentzako eskaintza berezia abiatu dute. Izan ere, 70 euroan eskuratu ahal izango dute hiru eguneko abonamendua, 2017ra begira.

Dena den, eskaintza berezi horrek gutxi iraungo du. "Blind ticket" delakoa uztailaren 7tik 9ra soilik egongo da salgai, Enjoy Fests standean, Kobetamendin bertan. Hilaren 11tik aurrera, berriz, 80 euroko salneurria izango du (+ banaketa gastuak).

Era berean, Kutxa Kultur eta BIME jaialdietarako sarrerak salduko dituzte Enjoy Festen; kasu bietan prezio berezia izango dute.

Kartela

Datorren urteko datak iragartzeaz gain, kartela ere aurkeztu dute gaur. Ricardo Cavolok egin du diseinua.

in du diseinua.