Bilbao BBK Live 2024
Lehen eguna
34.000 lagun batu dira Kobetan, Bilbao BBK Liveren lehen jardunaldian
eitb.eus
Arcade Firek emanaldi dirdiratsua eskaini du, eszenaratze oso zainduz. Years & Years, New Order eta M83 taldeen kontzertuek ere onespen zabala jaso dute.
34.151 pertsonak erantzun diote bart Arcade Fireren, New Orderreren, M83ren eta beste hamaika talderen deiari, Bilbao BBK Live jaialdiaren lehen jardunaldian. Talde horiek bereganatu dute jende gehien aurten paratutako bost agertokien aurrean.
Cverches eskoziarrek dantzan jarri dute jendea
Espero zen bezala, publikoa dardara batean jarri du Arcade Firek, “Ready to start”ekin hasi eta “Wake up” kantuarekin bukatu duten kontzertu oso zainduan.
Gainera, Kobetako agertokietan Hidrogenesse, Years & Years edo Hinds taldeen kontzertuak ikusi ahal izan dira, baita Begiz Begi eta Rural Zombies euskal taldeenak ere.
Rural Zombiesek Karpan jo zuen
Gaur, bigarren jardunaldian, Pixies, Grimes, Ocean Colour Scene, WAS, Belako, John Berkhout eta Underworlden txanda izango da, besteak beste.