Bilbao BBK Live 2024

Bilbao BBK Live 2024

Bilbao BBK Live 2024

Larunbata

35.000 pertsonak 2017ra arte agurtu dute Bilbao BBK Live

eitb.eus

Foalsen, Tame Impalaren eta Father John Mistyren emanaldi gogoangarriek itxi dute bart jaialdiaren hamaikagarren edizioa. Datorren urtean, uztailaren 6tik 8ra izango da Bilbao BBK Live.

5:32

2016. urteko Bilbao BBK Liveren azken jardunaldiak 35.287 lagun bildu ditu, ateak zabaldu eta berehala Dekot Gaztearen Maketa Lehiaketaren irabazleek eguna abiarazi dutenetik goizeko ordu txikietan ateak itxi dituzten arte. Bitarte horretan, Foals eta Tame Impala kartelburuek, Editorsek, Courtney Barnettek, Father John Mistyk, McEnroek, Leon Benaventek eta Soulwaxek jo dute, besteak beste.


Hamaikagarren edizio honetan, egunez eguneko bisitarien kopurua metatuta, 102.865 pertsona egon dira guztira Kobetan, eta antolatzaileek, nahiz eta aurreko bi urteetan sarrera guztiak saldu zituzten eta oraingoan ez, ontzat jo dute aurtengoa, batik bat emanaldien kalitateari begiratuta; Arcade Fire, Pixies, Grimes, New Order eta Chvrechesen kontzertuak azpimarratu dituzte.


Father John Misty, bart Kobetan

Halaber, Basoa izenarekin dantzarako musika elektronikoari toki handiagoa egin nahian aurten estreinatutako espazioak ere ondo funtzionatu duela adierazi du Last Tour enpresa antolatzaileak, eta arrakastatsutzat jo dituzte aste osoan hirigunean, Kobetako esparrutik at, gauzatutako ekimenak ere.

Jaialdizaleek Bilbao BBK Liveren hurrengo edizioan, 2017koan, pentsatzen jarri beharko dute orain. Uztailaren 6, 7 eta 8an egingo dute, eta bonuak astelehenean, hilak 11, jarriko dituzte salgai, 80 euroan (gehi gastuak).

Publikoa:

Osteguna: 34.151 pertsona
Ostirala: 33.427 pertsona
Larunbata: 35.287 pertsona