X

Irratia zuzenean

Bilbao%20BBK%20Live%20Festival%202017,%20uztailaren%207an,%208an%20eta%209an%20-%20EITB%20Bilbao%20BBK%20Live%20Festival

Bilbao BBK Live

Royal Blood eta Brian Wilson 2017ko Bilbao BBK Liven egongo dira

  • facebook
  • twitter

Bilbao BBK Live

Uztailak 6-8

Royal Blood eta Brian Wilson Bilbao BBK Liven egongo dira

N.V. | eitb.eus

2017/01/26

Britainiar bikoteaz eta Beach Boysen sortzaileaz gain, Explosions in the Sky, Joe Goddard, Aterciopelados, Los Punsetes, IDLES eta Zazkel ere egongo dira aurten Kobetan.

  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Bilbao BBK Live Kobeta mendian uztailaren 6, 7 eta 8an ospatuko den jaialdiak kartelera taldeak batzen jarraitzen du. Depeche Mode, The Killers, Die Antwoord, Phoenix, Two Door Cinema Club eta dagoeneko iragarrita zeuden gainerako taldeei Royal Blood, Brian Wilson, Explosions in the Sky, Jod Goddardo eta Zazkel batu zaizkie gaurkoan.

Royan Blood talde britainiarra 2015eko talde berri nabarmenenetakoa izan zen, eta Dave Grohlek eta Jimmy Pagek laudorioak bota dizkiete, besteak beste. Ingeles bikoak rock indartsua eskaintzen du, blues eta garaje ukituekin.

Brian Wilson beteranoa, bestalde, The Beach Boys mitikoen sortzailea da, eta “Pet sounds” diskoa osorik joko du Bilbao BBK Liven, berak garai batean “rock-and-rollaren historiako diskorik garrantzitsuena” zela esan zuen lana.

Explosions in the Sky estatubatuar post rock talde instrumentala da. Zuzeneko “hunkigarri eta dotoreak” eskaintzen dituzte, antolatzaileek zehaztu dutenez, eta “Wilderness” (2016) diskoa aurkeztuko dute Bilbon.

Joe Goddard Hot Chipeko kide, konposatzaile, ekoizle eta disko-jartzailea Bilbao BBK Livera itzuliko da, jendea dantzan jartzeko asmoz. Halaber, Aterciopelados kolonbiarrak ere Kobetan egongo dira, zortzi urteko geldialdiaren ondoren.

Los Punsetes taldeak bosgarren diskoa, “¡Viva!”, aurkeztuko du Bilbao BBK Liven, eta IDLES britainiarren nahasketa (punk-glama eta post-punka uztartzen dituzte) ere entzun ahalko da.

Banden Lehiaketako azken edizioaren irabazleak, Zazkel taldeak, ere joko du jaialdian. 80ko hamarkadako euskal popa, afrobeata eta AEBko disko musika nahasten dituzte.

Bonuak

Hiru eguneko bonua 116 euroan erosteko eskaintza otsailaren 9an bukatuko da. Orain arte, besteak beste, talde hauek iragarri dituzte jaialdirako: Depeche Mode, The Killers, Die Antwoord, Justice, Phoenix, Two Door Cinema Club, Fleet Foxes, The 1975 eta Niña Coyote eta Chico Tornado.

Iruzkinak

Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Gaztea App Deskargatu App berria! Gaztea App
Dj Lehiaketa… Parte hartu Dj Lehiaketa…
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena