X

Irratia zuzenean

Bilbao%20BBK%20Live%20Festival%202017,%20uztailaren%207an,%208an%20eta%209an%20-%20EITB%20Bilbao%20BBK%20Live%20Festival

Bilbao BBK Live

Jens Lekman, WhoMadeWho eta The Parrots taldeak, Bilbao BBK Liven

  • facebook
  • twitter

Bilbao BBK Live

Uztailak 6, 7 eta 8

Jens Lekman, WhoMadeWho eta The Parrots taldeak, Bilbao BBK Liven

IDOIA ARANBARRI | EITB.EUS

2017/05/17

Duela pare bat aste kontzertuen kartela itxi bazuten ere, hiru talde horiek gehitu zaizkio aurtengo edizioko programari.

  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Orain dela gutxi Bilbao BBK Liveko kontzertuen kartela itxi zuten antolatzaileek, baina azken orduan Jens Lekman, WhoMadeWho eta The Parrots gehitu zaizkie orain arte egitarauan zeuden taldeei.

Jens Lekman taldea single solte batzuk ateratzen hasi zen duela 10 urte inguru, baina laugarren diskoarekin dator aurtengo Bilboko jaialdira. WhoMadeWho, berriz, 2003tik dabil hiriz hiri kontzertuak eskaintzen eta bosgarren lana dute eskuartean.

The Parrots madrildarrek 2016an kaleratu zuten euren lehen LPa. Oholtza batera igotzen diren bakoitzean ez da festarik falta eta Bilbon ere publiko guztia dantzan jarriko dutela dudarik ez izan.

Sarrerak

Sarrerak www.bilbaobbklive.com webgunean eros daitezke jada. Hiru egunetarako bonuak 115 euro eta gastuak balio du; eta eguneko sarrerak, 50 euro eta gastuak. Kanpalekura sartzeko, berriz, 10 euro eta gastuak ordaindu behar dira.

Beraz, azken talde hauekin honela geratzen da 2017ko Bilbao BBK Liven kartela:

Osteguna, uztailak 6

DEPECHE MODE/ JUSTICE/ THE 1975/ AUSTRA/ CAGE THE ELEPHANT/ SPOON/ THE AVALANCHES/ XOEL LÓPEZ/ CABBAGE/ CIRCA WAVES/ GUS GUS/ IDLES/ NIÑA COYOTE ETA CHICO TORNADO/ RRUCCULLA/ RUFUS T FIREFLY/ VULK/ ZAZKEL/ DAVID VAN BYLEN DJ/ DJ MAADRAASSOO

Basoa: DIXON/ THE BLACK MADONNA/ MIKE SERVITO/ HONEY SOUNDSYSTEM/ BALDO

Ostirala, uztailak 7

THE KILLERS/ PHOENIX/ FLEET FOXES/ ROYAL BLOOD/ EXPLOSIONS IN THE SKY/ TRENTEMØLLER/ ANÍMIC/ CARLA MORRISON/ COQUE MALLA/ EMPTY FILES/ IZARO/ JENS LEKMAN/ JESSY LANZA/ JOE GODDARD Live/ LOS PUNSETES/ SUNDARA KARMA/ THE AMAZONS/ DANILESS B2B DARK DJ/ THE HORRORS DJ SET

Basoa: DAPHNI/ DJ TENNIS/ MARVIN & GUY/ NICOLA CRUZ/ BAWRUT

Larunbata, uztailak 8

DIE ANTWOORD/ TWO DOOR CINEMA CLUB/ PRIMAL SCREAM/ BRIAN WILSON presents PET SOUNDS/ !!! (CHK CHK CHK)/ BLONDE REDHEAD/ ATERCIOPELADOS/ LOS BENGALA/ BIZNAGA/ DELLAFUENTE & MAKA/ KOKOSHCA/ SAINT MOTEL/ THE LEMON TWIGS/ THE ORWELLS/ THE PARROTS/ NARANJA/ WHOMADEWHO/ JOTAPOP/ MARC DORIAN DJ SET

Basoa: MOTOR CITY DRUM ENSEMBLE/ ANDREW WEATHERALL/ JOB JOBSE/ LENA WILLIKENS/ JAVI GREEN

Iruzkinak

Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Gaztea App Deskargatu App berria! Gaztea App
Parte hartu… Azaroaren 10era arte duzue epea zuen koreografiak… Parte hartu…
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena