Bilbao BBK Live 2024

Bilbao BBK Live 2024

Bilbao BBK Live 2024

Uztailaren 6tik 8ra

Bilbao BBK Live Bereziak ekimenak doako kontzertuen egitaraua iragarri du

ERREDAKZIOA | EITB.EUS

Uztailaren 6tik 8ra, besteak beste, Rufus T. Firefly, Delorean, Iseo &Dodosound w/The Mousehunters eta Kaixo arituko dira Bilbo erdialdean, doan.

  • BBk Live

    BBK Live

Bilbao BBK Live jaialdiak Kobeta mendian uztailaren 6tik 8ra egongo diren kontzertu guztien ordutegiak iragarri ditu gaur, baita, Bereziak ekimenaren baitan, Bilbok hartuko dituen kontzertuen egitaraua ere. Hala, aurten ere, doako kontzertuek harrapatuko dute Bizkaiko hiriburuaren erdialdea egun horietan.

Ostegunean, esaterako, motorrak berotzen hasteko, kontzertu sorpresa egongo da BBK aretoaren kanpoaldean, 13:30ean. Ostiralean, berriz, Rufus T. Firefly eta Nudozurdo eta Sivia Bocca & Gang taldea arituko dira.

Gainera, larunbatean Deloreanen eta Iseo &Dodosound w/The Mousehuntersen txanda izango da, eta Jagermusic itsasontziak Kaixo, Rrucculla eta King Kayman taldeen musika zabalduko du hirian.

Aipatzekoa da, halaber, larunbatean Play'N'Kids ekimenak familia giroan musikaz gozatzeko aukera emango du, zortzi orduz.

Uztailak 6, osteguna

13:30 Kontzertu sorpresa (BBK aretoaren kanpoaldean, On Diego Lopez Haroko Kale Nagusia, 19)

Uztailak 7, ostirala

12:00 Banda Silvia Bocca & Gang Terraza Cinzano (Erribera)

13:00 Rufus T. Firefly Arenal Heineken (Areatzako kioskoa)

14:00 Nudozurdo Jardines Cinzano (Albia lorategia)

Uztailak 8, larunbata

10:00-18:00 Play'N'Kids (Areatza)

12:00, 13:00 eta 14:00  Kaixo, Rrucculla yKing Kayman Barco Jägermusic (Uribitarteko kaia)

12:00 Banda Silvia Bocca & Gang Terraza Cinzano (Erribera)

13:00 Delorean Arenal Heineken (Areatzako kiskoa)

14:00 Iseo & Dodosound w/The Mousehunters Jardines Cinzano (Albia lorategia)