Bilbao BBK Live 2024

Bilbao BBK Live 2024

Bilbao BBK Live 2024

Hamabigarren edizioa

Bilbao BBK Live jaialdiak 112.000 lagun batu ditu, hiru egunetan

AGENTZIAK | EITB.EUS

2018an uztailaren 12tik 14ra egingo dute Bilbao BBK Live jaialdia, eta astelehenetik aurrera egongo dira eskuragarri 13. ediziorako sarrerak.

1:47

Bilbao BBK Live jaialdiaren hamabigarren edizioak Depeche Mode, The Killers, Two Door Cinema Club eta Die Antwoord izan ditu kartelburu, eta talde horiei gehi egitaraua osatu duten gainerako musikariei esker, 112.114 pertsona biltzea lortu du, uztailaren 6tik 8ra arte.

Jaialdia antolatzen duen Last Tour enpresak jakinarazi duenez, 35.714 lagun joan ziren Kobeta mendira ostegunean; alegia, Depeche Mode, The 1975, Justice eta Cage the Elephant aritu ziren egunean.

Ostiralean, berriz, 40.000 musikazale elkartu ziren The Killers, Phoenix eta Fleet Foxes taldeen emanaldiekin. Hain zuzen ere, tarteko egun hori izan zen jendetsuena, sarrerak guztiak agortu baitziren.

Bukatzeko, larunbatean 36.400 sarrera saldu zituzten. Orduantxe igo ziren agertokira, besteak beste, Two Door Cinema Club, Die Antwoord eta Brian Wilson.

Datorren urtean uztailaren 12tik 14ra egingo dute Bilbao BBK Live jaialdia, eta astelehenetik aurrera egongo dira eskuragarri hamahirugarren ediziorako bonuak, 75 euroren truke (+ banaketa gastuak).