Bilbao BBK Live 2024

Bilbao BBK Live 2024

Bilbao BBK Live 2024

Jaialdia

Gorillaz eta The XX, Bilbao BBK Live jaialdiko aurreneko bi kartelburuak

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Uztailaren 12tik 14ra egingo dute Bilboko Kobeta mendian 2018ko edizioa. Hiru eguneko sarrera berezia 80 euroan egongo da salgai, igandera arte.

Bilbao BBK Live jaialdiak 2018ko edizioko aurreneko iragarpenak egin ditu gaur. Datorren urtean Bizkaiko hiriburuko musika jaialdi ezagunenean arituko diren taldeen artean Gorillaz eta The XX ikusiko ditugu, eta biak kartelburu izango dira.

1998an sortu zuten Damon Albarnek eta Jamie Hewlettek Gorillaz talde birtuala. Rock alternatiboa lantzen dute, eta talde bera lau fizkiozko lau pertsonairekin dago osatuta: 2-D, Noodle, Murdoc, Niccals eta Russel Hobbs. Hala, britainiarren abesti gehienak hiru eta lau dimentsioetan grabatutako bideoklipekin osatuta egoten dira.

Bestalde, The XX taldeak indie pop musika du ardatz. Londres hego-ekialdean jaio zen 2005ean. Estreinako diskoa, berriz 2009an argitaratu zuten,e ta denbora gutxian sekulako arrakasta lortu zuten. Ostean estudioko beste bi lan kaleratu dituzte, azkena, I See You, 2017an. Hala, disko horretako kantuekin iritsiko dira Bilbora. Gainera, horixe izango da datorren urtean Espainiako estatuan skainiko duten emanaldi bakarra.

Dakizuenez, uztailaren 12tik 14ra egingo dute Bilbao BBK Live, Kobeta mendian. Hurrengo urtekoarekin hamabi edizio beteko ditu urtero milaka musikazale biltzen dituen jaialdi honek.

Sarrerak

72 orduko epean, urriaren 29ra arte, 80 euroan (+ banaketa gastuak) egongo da eskuragarri hiru eguneko txartel berezia. Igandetik aurrera (13:00etatik aurrera), berriz, 99 euroko prezioa izango du abonamenduak.

Sarrerak jaialdiaren webgune ofizialean daude eskuragarri.