Bilbao BBK Live 2024

Bilbao BBK Live 2024

Bilbao BBK Live 2024

Iragarpenak

Noel Gallagher, alt-J eta David Byrne, Bilbao BBK Live jaialdian

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Bomba Estereo, Temples, Triangulo de Amor Bizarro, Mexrrissey, Parquet Courts eta Borrokan taldeen zuzenekoak ere baieztatu dituzte.

Bilbao BBK Live jaialdiak hainbat iragarpen egin ditu gaur 2018ko edizioari begira. Hain zuzen ere, antolatzaileek jakinarazi dutenez, Noel Gallagher, alt-J, David Byrne, Bomba Estereo, Temples, Triangulo de Amor Bizarro, Mexrrissey, Parquet Courts eta Borrokan taldeak Kobeta mendian egongo dira uztailaren 12tik 14ra bertan egingo duten jaialdian.

Oasis taldearen kantu arrakastatsuenak egiteaz arduratu zen bere garaian Noel Gallagher, baina gerora bakarkako ibilbideari ekitea erabaki zuen. Gaur bertan High Flying Birds taldearekin batera grabatutako Who Built The Moon diskoa argitaratu du. Aipatzekoa da, halaber, Espainiako Estatuan datorren urtean emango duen kontzertu bakarra izango dela BBK Livekoa.

Bestalde alt-J hirukote britainiarrak Relaxer lan berriko kantuak taularatuko ditu Bilbon, baita azken urteetan egindako abesti entzutetsuenak euskal jarraitzaileen aurrean aurkeztu ere.

Horiek, ostera, ez dira gaurko iragarpen bakarrak izan. David Byrneren emanaldia ere nabarmentzeko modukoa da. Talking Heads taldearen sortzaile izan zena ekoizpen oso berezi batekin iritsiko da Bizkaiko musika jaialdi ezagunenera.

Sarrerak

Gaurko iragarpenen ondoren, 72 orduko abonamendu eskaintza berezia jarri dute martxan. 99 euroan egongo da eskuragarri txartela, azaroaren 27ko 12:00ak arte. Behin epea bukatuta, 135 eurotan salduko dute hiru eguneko sarrera.

BILBAO BBK LIVE 2018

GORILLAZ
THE XX
ALT-J
DAVID BYRNE
NOEL GALLAGHER’S HIGH FLYING BIRDS
BOMBA ESTEREO
TEMPLES
PARQUET COURTS
TRIÁNGULO DE AMOR BIZARRO
MEXRRISSEY
BORROKAN