X

Irratia zuzenean

Bilbao BBK Live 2018: The Chemical Brothers Bilbon, uztailean

  • facebook
  • twitter

Bilbao BBK Live

Jaialdia

The Chemical Brothersen emanaldia iragarri du Bilbao BBK Live jaialdiak

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

2017/12/19

Gainera, Benjamin Clemwntine, Fischerspooner, James, Young Fathers eta Jungle izango dira Bilbon 2018ko uztailean, antolatzaileek azken orduotan jakinarazi dutenez.

  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Bilbao BBK Live jaialdia 2018ko edizioko kartela osatzen ari da pixkanaka. Gaur bertan, The Chemical Brothers jaialdiko hirugarren kartelburuaren emanaldia iragarri dute antolatzaileek. Gainera, izen gehiago ere aurreratu dituzte: Benjamine Clementine, Fischerspooner, James, Young Fathers, Jungle, Ana Curra, Cooper, Aneguria, Carolina Durante, Cecilia Payne, Melenas, Quentin Gas & Los Zíngaros eta Yonaka.

2018ko uztailaren 12tik 14ra egingo dute aipatu jaialdia, eta, esan bezala, The Chemical Brothersen musika elektronikoa izango da plater nagusietako bat Kobeta mendian. Besteak beste, "Hey Boy Hey Girl", "Galvanize", "Block Rockin Beats" eta "Let Forever Be" abesti sonatuak entzungo dira han.

Aipatzekoa da, halaber, 2014an debuta egin zuen Benjamin Clementinek ere harrapatuko duela agertokia, I Tell A Fly diskoa aurkezteko, eta Fischerspooner bikote newyorktarrak, berriz, R.E.M. taldeko Michael Stipek idatzitako lana aurkeztuko duela Bizkaiko hiriburuan.

Euskal musikak izango du lekurik BBK Liven. Azken iragarpenen artean, Aneguriaren musika ere bada nabarmentzekoa. Abeslari bilbotarrak hip hop, raggamuffing eta freestyle estiloak uztartuko ditu, euskaraz, ingelesez zein gaztelaniaz abestuz.

 

 

BILBAO BBK LIVE

Uztailak 12, 13, 14

GORILLAZ
THE XX
THE CHEMICAL BROTHERS
ALT-J
DAVID BYRNE
NOEL GALLAGHER?S HIGH FLYING BIRDS
BENJAMINE CLEMENTINE
BOMBA ESTÉREO
FISCHERSPOONER
JAMES
JUNGLE
ANA CURRA
COOPER
MEXRRISSEY
PARQUET COURTS
TEMPLES
TRIÁNGULO DE AMOR BIZARRO
YOUNG FATHERS
ANEGURIA
BORROKAN
CAROLINA DURANTE
CECILIA PAYNE
MELENAS
QUENTIN GAS & LOS ZÍNGAROS
YONAKA
?

Sarrerak

Hiru eguneko bonua 135 euroan dago salgai (+ banaketa gastuak). 10 euro gehiago ordainduta, kanpalekua erabiltzeko aukera ematen du.

Iruzkinak

Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Maketa Lehiaketa… Finala Apirilaren 27an Maketa Lehiaketa…
Gaztea App Deskargatu App berria! Gaztea App
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena