X

Irratia zuzenean

GAZTEA DANTZAN

Zure dantzak ikustekoak direlako.

Dantzan egitea gustuko duzu? Eta nola moldatzen zara? Zer moduzko koreografoa zara?

Dantzan ikusi nahi zaitugu, bai zu eta baita zure ingurukoak ere! Bidali GUTXIENEZ 30 segunduko iraupena duen dantza koreografia eta irabazi 1.000 euroko saria!

  1. Edozein bakarlarik, taldek edo koadrilak hartu ahal izango du parte: ikasle taldeek, kirol taldeek, koadrilek, kultur taldeek... Bakarkako lanak ere onartuko dira.

  2. Parte hartzeko talde edo bakarlari bakoitzak nahi adina BIDEO LAN aurkeztu ahal izango ditu.

  3. BIDEO LAN bakoitzak gutxienez 30 segunduko dantza koreografia bat izan beharko du. Hortik aurrera nahi adina luzatu dezakezu.Erakustaldi,txapelketa edota beste lehiaketa batzuetako dantza bideoek ez dute finalera pasatzeko aukerarik izango.

  4. Edozein abesti erabili ahal izango da horretarako.

  5. BIDEO LANA bera baino gehiago baloratuko da dantzaren zailtasuna, originaltasuna, ikusgarritasuna …

  6. Bidaltzeko modua:

    Internet bidez bideoa igotzea,www.eitb.com/eu/gaztea atarian sartuta.

    Azaroaren 9an izango da lanak jasotzeko azken eguna.

  7. Epaimahai batek, jasotako BIDEO LAN guztien artean, aurre-aukeraketa bat egin eta 24 bideo aukeratuko ditu.

  8. Aukeratutako bideo horien artean botaketa bat egingo da www.eitb.com/eu/gaztea atarian.

    • Azaroaren 15etik 21era: Entzulearen sariaren botoak jasoko dira web bitartez.
  9. Azaroaren 22an irabazle/irabazleen izenak 'DIDA' saioa emango da/dira ezagutzera.

  10. Sariak:

  11. Entzulearen Saria: lehenengo sailkatuak, 1.000 euro; bigarrenak, 500 euro, eta hirugarrenak, 300 euro. Epaimahaiaren Saria: Taldeak, 1000 euro; bikote edo bakarlariak, berriz, 500 euro.Go!azen saria (bideo onenaren saria) 500 euro.
  12. Gaztearen BIDEO LAN lehiaketan parte hartzeak arau hauek onartzea dakar. EITBk eskubidea izango du jasoko diren bideoak Interneten igotzeko edota irratian eta telebistan emititzeko.

  13. Datu pertsonalen tratamentua

    • Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak ezarritakoa betetzeko, ordezkariak eta parte-hartzaileek badakite eta onartu egiten dute lehiaketa honetan parte hartzeko ematen dituzten datu pertsonalak EITBren fitxategi batean gordeta geratuko direla, oinarri hauetan jasota dagoen moduan kudeatzeko.
    • Oinarrietan zehazten da lehiaketan parte hartzeko zer datu pertsonal behar diren. Datu horiek eman nahi ez izateak lehiaketan parte hartu ezin izatea ekarriko du.
    • Parte-hartzaile bakoitzak lehiaketa honetan parte hartzeko eskatzen diren datu guztiak eman beharko ditu eta guraso edo tutorearen baimena izan beharko du. Parte-hartzaile bakoitzaren ardura izango da lehiaketan parte hartzeko emandako datuak egiazkoak izatea.
    • Parte-hartzaileak antolatzaileen fitxategian sartu dituen datu pertsonalak zuzentzeko, ezeztatzeko edo horiek erabiltzeari uko egiteko eskubidea erabili ahalko du. Eskaera idatziz egin beharko du, gutun baten bidez. Gutunazalean “ Bideoklip lehiaketa GAZTEA “erreferentzia jarri eta, Nortasun Agiri Nazionalaren edo identifikatzeko balio duen beste agiri ofizialen baten kopia batekin batera, EITBko Gardentasun Zuzendaritzara bidali, Basurtuko Kaputxinoak 2, 48013 Bilboko helbidera.
  14. Gazteak bere esku izango du elementu iraingarriak dauzkaten bideoak lehiaketatik kanpo uzteko aukera.

  15. Gazteak oinarri hauek aldatzeko eskubidea izango du eta hala eginez gero, behar bezala jakinarazi beharko ditu.

  16. Lehiaketaren lurralde-eremua eta forua

    Lehiaketan zehar eta oinarri hauek interpretatu eta aplikatzetik inolako auzirik izanez gero, irabazleek eta parte-hartzaileek espresuki uko egingo diote horiei dagokien edozein forutara jotzeari eta Bilboko Auzitegi eta Epaitegietan hartzen diren erabakien mende geratuko dira.

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena