Dantzan

Dantzan

Dantzan

Gaztea Dantzan

20 finalistak aukeratzerakoan kontuan hartutako irizpideak

Erredakzioa

Epaimahai batek hautatu ditu Gaztea Dantzan lehiaketako finalerako sailkatu diren hogei koreografiak. Baina zein irizpide izan dute kontuan bideo-lanak hautatzeko orduan?

1.”Y.A.LA.”

Energiaz eta indarrez betetako dantza-proposamena erakusten du bikote honek. Figura simetriko garbiak dituzte, eta dantzaren estiloa, aukeratutako lekuak eta janzkera bat datos koreografiarekin.

2.”Bamboo Lions”

Neska-mutil talde honek dantza estilo ezberdinak uztartzen ditu lan berean. Koordinazioa oso ona da, momentu simetrikoak oso garbi burutzen baitituzte. Mugimendu txikiak ere musikarekin ondo enpastatuak daude.

3. “Haizea”

Jazz estiloa eta dantzari bakarlari honek erabilitako zenbait pausu (pirouette, jeté, relevé…) hondartzan burutzeak duten zailtasuna kontuan hartzekoa da. Sentimenduz interpretatuta dago koreografia, momentu samur zein gogorragoak tartekatuz.

4. “FLY”

Koreografia arruntetik harago istorio bat kontatzen digu bideo-dantza honek. Aipatzekoa da musikaren aukeraketa (konbentzionaletik harago joan dira) egokia izan dela, baita dantzaren estiloa eta erabilitako ingurunea ere.

5. “LORETXU POWER”

Film labur antzeztu eta dantzatu komiko hau ezin ukatu originala ez denik. “Loretxu Power”en dantzatzeko abilezia eta erakusten duen nabarmen kutsua ausarta bezain barregarria da.

6.”KIKBOLTXEINTX”

Batez ere funky estiloa dantzatzen agertzen badira ere tarteka dantza klasikoa ere agertzen dira. Teknika onarekin exekutatutako ariketak (Grand Battement, relevé, retiré, port de bras) eta jarrera/adierazpen egokiarekin dantzatua.

7.”WHERE HAVE YOU BEEN”

Talde handia izan arren ondo koordinatuta eta espazioaren erabilera egokia nabarmenduko genuke. Figura politak sortu dituzte.

8.”MUSIKAREN DOINUAK”

Koreografia alai, baikor eta koloretsua. Ska doinuekin une libreetan, kantuaren estiloa bera dantzatzen badute ere, euskal dantzak ohiko musikatik at beste estilo batzuetako musikekin uztartu daitekeela gure folklorea agerian uzten dute. Nabarmendu nahiko genuke, talde handia eta adin txikiko jende asko dantzatzen badagoen arren oso ondo koordinatuta daudela.

9.”KLAP”

Koordinazio onez landutako koreografia. Figura politak sortzen dituzte bosten artean, kokaleku ezberdinak erabiliz dantzan zehar, protagonismoa partekatuz. Energia handia erakusten dute eta dantzatzeko duten jarrera ere estiloarekin bat dator.

10.”DON´T STOP ME NOW (QUEEN)”

Dantza pausu errazak eginez ere koreografia originalak egin daitezkeela erakusten digu talde honek. Genero musikala lantzen dute, baikortasuna eta alaitasuna transmititzen dute.

11.”JUMP”

Indartsua, energiaz beteriko koreografia koordinatua. Ideia originala. Nabarmendu talde ezberdinak dantzan bateratzen direnean talde hauen trantsizio tarteak. Bai eta mugimendu txikiak musikarekin enpastatuta hartzen duten handitasuna. Testuinguru eta “estilismo” aproposa erabili dute bere osotasunean hip-hop estiloko koreografia hau burutzeko.

12.”ZUHAITZ ARDAXKA GAZTEAK”

Musikaren tenpo eta intentsitate aldaketak koreografian agertu dituzte. Figura dotoreak sortu dituzte eta simetriak ondo exekutatuak.

13.“RED POISON MIX”

Energiaz beteriko koreografia. Dantza ezberdinez eginiko konposaketa honetan indarra dantzarien indarra nabarmentzen da, bai eta estiloa jorratzeko duten jarrera landua.

14.”CHURCH”

Interpretazio bikaina. Nabarmendu baita ere erabilitako figura ordenatu zein desordenatuak beti ere koordinatuak. Isiluneak (geldik egoteak) koreografiaren parte direla erakusten dute eta mugitzen egotea bezain garrantzitsuak halaber.

15.“TEAM LORDE”

Teknika landua, erakusten digu koreografia dotore honetan. Jazz estiloa lantzen den dantza honetan tenpo egokian eginiko kanon ezberdinak nabarmendu nahiko genituzke.

16.”REALLY-REALLY”

Baliabide gutxirekin koreografia itxurosoa egin daitekeela erakusten digu. Kriston energia eta indarra agertzen duen dantzariak, interpretazio oso ona egiten du. Kamara itzali artean ikuskizunaren barne dagoela kontziente delarik interpretea. Musikaren kolpeak egoki erabiliak.

17.”REMIX – AGER”

Gorputz adierazpen egokia erakusten digu dantzari bakarlari honek. Nabarmendu, besoekin marrazten dituen lerro zuzen bezain ordenatuak. Kokaleku batetik bestera salto egiteko trantsizioa egoki aprobetxatuaz.

18.”DONOSTIAKO BBOYING”

Momentu originalak ageri dira (zebra bidea, hondartzako barandara igota, edota txirristako momentuak). Zailtasun handiko pausuak erakusten dituzte break dance estiloko koreografia honetan.

19.”DANGEROUS LOVE”

Energia positibo eta kutsakorra, hiru dantzarien artean espazioaren erabilera egokia. Kamerarekin konektatzen duten eta dantzatzerakoan aurpegien adierazpena nabarmentzekoak dira.

20.”BILLIE JEAN”

Talde honek jazz eta funky dantza estiloko pausuak erabiltzen dituzte euren koreografian, egoki dantzatuaz (plié, battement..). Nabarmendu, kapela elementu bezala zuzen erabiltzen dutela.