Dantzan

Dantzan

Dantzan

Gaztea Dantzan

Sodupeko 'PSY Daddy'- k jaso du Gaztea Dantzaneko Entzulearen Saria

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Bilboko "Dance Wave Crew" geratu da sailkapenan bigarren, eta Durangoko "Mind Fusion" koreografiarentzat izan da hirugarren postua, entzuleek banatutako sarietan.

1:33

Hilabete inguruko epea izan zuten Gazteako entzuleek eta irakurleek Gaztea Dantzan lehiaketara koreografiak aurkezteko, eta izugarrizko arrakasta izan du hirugarren edizio honetan ere urteroko ekimen garrantzitsu horrek.

Izan ere, duela astebete iragarri genuenez, 70 dantzalditik gora jaso ditugu, zein baino zein ederragoa. Finalerako txartela, ostera, hogeita lau talde soilik lortu zuten, eta bozketa aste betez gori-gori egon ostean, azkenik boto-emaileek erabaki dute norentzat den aurtengo Entzulearen Saria: Sodupeko "PSY Daddy" dantzaldiarentzat, hain zuzen.

 

 

Bigarren sailkatu da Bilboko "Dance Wave Crew", eta Durangoko "Mind Fusion" geratu da hirugarren postuan.

Puntuazioari dagokionez, irabazleak 4486 boto eskuratu ditu; bigarren sailkatuak, 3780, eta hirugarrenak, 2092. Alde garrantzitsua atera die, hortaz, edizio honetako garaileak gainerakoei.

Sariak

1000 euroko sari potoloa eraman du etxera irabazleak. Bigarren saria 500 eurokoa izan da, eta brontzezko dominak 300 euro lortu ditu.

Besterik gabe, eskerrik asko lehiaketa honetan parte hartu duzuen guztioi, eta hurrengora arte!

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Gaztea