Dantzan

Dantzan

Dantzan

Azaroaren 15etik 21era

Hogeita lau koreografia sailkatu dira Gaztea Dantzan lehiaketaren bozketa fasera

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Bozketa azaroaren 15etik 21era egingo dugu, eta hilaren 22an jakinaraziko ditugu irabazleen izenak 'Dida' saioan.

Hilabete baino gehiago igaro da Gaztea Dantzan lehiaketaren bosgarren edizioa martxan jarri genuenetik, eta harrezkero bideoak jaso eta jaso ibili gara. Orain, ostera, bidalketa fase horri ateak itxi dizkiogu, bigarren etapa bati bidea zabalduz. Hain zuzen ere, gaur bertan ekin diogu bozketa faseari, non erabiltzaileek gustukoen dituzten dantzen alde bozkatu ahal izango duten. Horretarako, sei eguneko epea izango dute.

Hasiera batean iragarri genuen bezala, gaur (azaroak 15) izango da botoa emateko lehenengo eguna, eta hilaren 21ean (egun hori barne) itxiko dugu bozketa. Irabazleen izena, berriz, azaroaren 22an jakinaraziko ditugu 'Dida' saioan.

Sailkatuak eta sariak

Epaimahaikideek lan nekeza izan dute oraingo honetan ere hogeita lau bideo aukeratzeko, maila handiko lanak heldu baitira. Alabaina, deliberamendu luze baten ostean, erabaki dute azkenik zein diren bigarren fase honetan lehiatuko diren dantzak.

Dakizuenez, zuen botoek mesede handia egin diezaiekete koreografietako batzuei. Izan ere, 1.000 euro jasoko ditu lehen sailkatuak; 500 euro, bigarrenak, eta 300 euro, hirugarrenak. Bestalde, Epaimahairen Sariak 1.000 euro emango dizkio taldean egindako dantza onenari; 500 euro, bikote edo bakarlari onenari, eta 500 euro, bideo onenari.

Hogeita lau koreografiak:

1. "Let's jazz"

 

2. "I hate you"

 

3."Ranp & Dance"

 

4."Chunky"

 

5. "Artebi Dantzan"

 

6. "Dantzagorriak"

 

7. "Scalate"

 

8. "16 Shots"

 

9. "Brand new"

 

10. "Conexiones"

 

11. "Freedom"

 

12. "Baby's dream 2K17"

 

13. "Udaberri, udazkenerako prest"

 

14. "Herbeheretatik iritsia"

 

15. "Señorita"

 

16. "Gure bazterrak"

 

17. "Nasty girl"

 

18. "Ain't my fault"

 

19. "Camden Crews"

 

20. "I wanna dance"

 

21. "The Clue"

 

22. "The next step"

 

23. "Feel it still"

 

24. "Rock your body"


 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Gaztea