Dantzan

Dantzan

Dantzan

Lehiaketa

Gauean bukatuko da Gaztea Dantzan lehiaketan bozkatzeko epea

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

22:00ak arte zabalik egongo da aipatu lehiaketan botoa emateko aukera. Irabazlea asteazken goizean jakinaraziko dugu 'Dida' saioan.

Denbora aurrera doa eta Gaztea Dantzan lehiaketa ere bukaerara iristen ari da. Hasieratik gainerako koreografiei aurrea hartuta ibili da "Ranp dance" bideoa, eta datozen orduetan aldaketa handirik ez badago, behintzat, berorrek lortuko du bosgarren edizio honetako Entzulearen Saria.

"Brand new" eta "The Clue" dira bigarren eta hirugarren sailkatuak, hurrenez hurren. Horien artean, ostera, ez dago alde handirik. Beraz, gaurko 22:00ak arte jasotzen dituzten botoak erabakigarriak izango dira.

Hain justu, ordu horretantxe bukatuko da Gaztea Dantzan lehiaketan bozkatzeko aukera. Hortik aurrera, botazioa itxita egongo da, eta goizaldean burkoarekin kontsultatu ostean, bihar bertan emango du epaimahaiak irabazleen berri, 'Dida' saioan.

trong>' saioan.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Gaztea online