Oinarriak

Lehiaketaren oinarriak

1.- Edozein taldek edo koadrilak hartu ahal izango du parte: ikasle taldeek, kirol taldeek, koadrilek, kultur taldeek...

2.- Parte hartzeko talde bakoitzak nahi adina bideo aurkeztu ahal izango ditu.

3.- Bideo bakoitzak gutxienez minutu bat iraungo du, eta, gehienez, hiru

4.- Bideoklipak, lipdubak, parodiak, flashmobak, edo beste edozein genero onartuko dugu.

5.- Bideoa Gazteako webgunean igo beharko da, www.eitb.com/eu/gaztea/destination-eh/ atarian sartuta.

Bideoaren izenburua, taldearen izena, herria, harremanetarako telefonoa eta helbide elektronikoa adierazi beharko dira, formulario batean. Irailak 10 izango da lanak igotzeko azken eguna.

6.- Epaimahai independente batek jasotako bideo guztien artean aurre-aukeraketa bat egingo du eta 20 bideo aukeratuko ditu.

7.- Aukeratutako bideo horien artean bozketa egingo da www.eitb.com/eu/gaztea/destination-eh/ atarian.

8.- Irailaren 16tik 22ra egongo da botoa emateko epea.

9.- Irailaren 23an "dida!" saioan emango da jakitera zein izan den bideo irabazlea. 4 sari ditugu: Entzuleen saria (800 euro), 2. saria (500 euro), 3. saria ( 200 euro) , eta epaimahaiaren saria (500 euro).

10.- Gaztearen DESTINATION EH lehiaketan parte hartzeak arau hauek onartzea dakar. EITBk eskubidea izango du jasoko diren bideoak Interneten igotzeko edota irratian eta telebistan emititzeko.

Datu pertsonalen tratamentua

  • Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak ezarritakoa betetzeko, ordezkariak eta parte-hartzaileek badakite eta onartu egiten dute lehiaketa honetan parte hartzeko ematen dituzten datu pertsonalak EITBren fitxategi batean gordeta geratuko direla, oinarri hauetan jasota dagoen moduan kudeatzeko.
  • Oinarrietan zehazten da lehiaketan parte hartzeko zer datu pertsonal behar diren. Datu horiek eman nahi ez izateak lehiaketan parte hartu ezin izatea ekarriko du.
  • Parte-hartzaile bakoitzak lehiaketa honetan parte hartzeko eskatzen diren datu guztiak eman beharko ditu eta guraso edo tutorearen baimena izan beharko du. Parte-hartzaile bakoitzaren ardura izango da lehiaketan parte hartzeko emandako datuak egiazkoak izatea.
  • Parte-hartzaileak antolatzaileen fitxategian sartu dituen datu pertsonalak zuzentzeko, ezeztatzeko edo horiek erabiltzeari uko egiteko eskubidea erabili ahalko du. Eskaera idatziz egin beharko du, gutun baten bidez. Gutunazalean “ Bideoklip lehiaketa GAZTEA “erreferentzia jarri eta, Nortasun Agiri Nazionalaren edo identifikatzeko balio duen beste agiri ofizialen baten kopia batekin batera, EITBko Gardentasun Zuzendaritzara bidali, Basurtuko Kaputxinoak 2, 48013 Bilboko helbidera.
  • Gazteak bere esku izango du elementu iraingarriak dauzkaten bideoak lehiaketatik kanpo uzteko aukera.
  • Gazteak oinarri hauek aldatzeko eskubidea izango du eta hala eginez gero, behar bezala jakinarazi beharko ditu.

Lehiaketaren lurralde-eremua eta forua

  • Lehiaketan zehar eta oinarri hauek interpretatu eta aplikatzetik inolako auzirik izanez gero, irabazleek eta parte-hartzaileek espresuki uko egingo diote horiei dagokien edozein forutara jotzeari eta Bilboko Auzitegi eta Epaitegietan hartzen diren erabakien mende geratuko dira.

Irratia zuzenean