Destination EH

Destination EH

Destination EH

Bigarren edizioa

Abian da 'Destination EH' lehiaketa

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Euskal Herriko txokorik ederrenak ezagutu nahi ditugu. Parte hartu lehiaketan; sari potoloak daude jokoan.

3:10

Lehenengo edizioak izan zuen arrakastaz jabetuta, 'Destination EH' lehiaketari berriro ekitea erabaki dugu Gaztean. Hego eta Ipar Euskal Herriko bazter guztiak ezagutzea da helburua, eta zuen laguntza behar dugu horretarako.

Hain zuzen ere, zuen herriak gertutik ezagutu nahi ditugu. Horrenbestez, gaurtik aurrera eta irailaren 10era arte, bideoak jasoko ditugu. Gutxienez, minutu bateko bideoak izan beharko dira.

Informazio horrekin nahikoa ez baduzu, adi Gaztean egin dugun bideoari. Antton eta Julen Telleriak Tolosako lekurik ezkutuenak erakutsi dizkigute bertan.

Esan bezala, irailaren 10ean bukatuko da bideoak bidaltzeko epea. Ordura arte, 'Destination EH' lehiaketaren webgune berezian egongo dira ikusgai zuen lanak.

Bestalde, irailaren 16tik 22ra finala egingo dugu. Guztira, 20 herri sailkatuko dira final handirako, eta horietako lauk saria jasoko dute. Boto gehien lortzen dituzten lanek 800, 500 eta 200 euro jasoko dituzte, eta epaimahaiak hautatutako laugarren bideo batek 500 euro eskuratuko ditu.

Igo zure bideoa!