DJ Lehiaketa

DJ Lehiaketa

DJ Lehiaketa

Irabazleak

Inshorek jaso du Gazteako Dj Lehiaketaren Entzulearen Saria

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Ekainaren 24ko final handian lehiatuko da irabazlea, &Der minisetekin batera. Gainerako hiru sailkatuen izenak bihar iragarriko ditugu.

Gazteak antolatutako estreinako Dj Lehiaketaren bigarren fasean lehiatu diren artistak botoak hartu eta hartu ibili dira astebete luzez, eta azkenik erabakita geratu da behin-betiko sailkapena. Hala, lehenengo edizioak banatu du jada Entzulearen Saria, eta, kasu honetan, Inshore disko-jartzailea izan da boto kopuru handiena eskuratu duena. Horrenbestez, 500 euroko saria eta final handirako txartela lortu ditu berorrek.

Bigarren sailkatuak ere badu zer ospatu. Izan ere, 50 puntura kokatu den &Der miniset dj-a Kafe Antzokiko final handian lehiatuko da, ekainaren 24an. Horiekin batera, epaimahaikideek hautatutako hiru artista arituko dira, eta berorien izenak bihar bertan jakinaraziko ditugu.

Esan bezala, 50 puntuko aldea kendu dio lehenengo sailkatuak bigarrenari. Hain zuzen ere, 984 lagunek eman dute Inshoreren aldeko boza, eta 934 izan dira &Der miniseten aldeko apustua egin dutenak.

Gainerakoek ez dute aurreneko bien boto kopurura hurbiltzerik izan. 197 boto jaso ditu The Sinbusterrek (hirugarrenak), eta 126, Easyerrek (laugarrenak).

Gauzak horrela, hirugarren eta azken fasera begira gaude dagoeneko. Oraindik hilabete falta bada ere, konturatu orduko Bilboko Kafe Antzokiko oholtzan izango dira bost finalistak nor baino nor indartsuago.

Zorionak, beraz, irabazleei, eta zorte on gainerakoei!