DJ Lehiaketa

DJ Lehiaketa

DJ Lehiaketa

Final Handia

Artie Escolar eta Iñaki Martin nagusi, Gaztearen DJ Lehiaketan

B.F.

San Joan gauean ospatu zen Ibon Fernandezek gidatutako lehiaketa, Bilboko Kafe Antzokian.

3:37

Ostiral gauean ospatu genuen Gaztearen DJ Lehiaketaren final handia, Bilboko Kafe Antzokian, 01:00etik aurrera. Publikoak uneko musika elektronikoaren harribitxiak entzuteko aukera izan zuen bertan, lau ordu inguruko ekitaldian.

EHDML, Iñaki Martin, EKTZ, Inshore, DjOs, Artie Escolar, &Der eta Bittor Agirre lehiakideen saioekin gozatzeaz gain, epaimahaikide izan ziren Las Tea Party disko-jartzaileek eman zioten amaiera lehiaketari.

Sari banaketa

DJ saio onenaren saria, 500 euro eta Pioneer DDJ RR mahaia, Artie Escolarrek irabazi zuen. DJ donostiarrak Ibon Fernandez aurkezlea eta Las Tea Partyren eskutik jaso zuen saria.

Dj lehiaketa gaztea

Iñaki Martin izan zen erakustaldi onenaren sariaren irabazlea. Native Instruments Traktor Kontrol Z2 mahaia eta 500 euroko txekea jaso zituen.

Dj lehiaketa gaztea

Azkenik, Bittor Agirre gazteak aipamen berezia jaso zuen, eta Inshorek, ostera, entzuleen saria.

Dj lehiaketa gaztea