DJ Lehiaketa

DJ Lehiaketa

DJ Lehiaketa

Bigarren edizioa

DJ lehiaketa: Nola hartu parte?

EITB.EUS

Gehienez 20 minutu dirauen saio bakarra bidal dezakete parte-hartzaileek. Hementxe dituzue jarraibideak:

Martxan da jada Gaztearen lehen DJ lehiaketa. Goizean zabaldu dugu parte hartzeko epea, eta ekainaren 8ra arte egongo da zabalik. Prozedura hobeto ezagutze aldera, jarraibideen berri jasoko duzue hementxe. Aurtengo edizioa aldaketa batekin dator. DJ saioak bidal daitezke bakarrik, eta edozein musika estilo onartuko da.

DJ saioak

-Hasteko, DJ lehiaketaren webgune berezian dagoen formularioa bete behar dute parte-hartzaileek. Han zenbait datu sartu behar dituzte; helbide elektronikoa tartean.

-Behin formularioa beteta, mezua jasoko dute posta elektroniko bidez. Hirugarren urratsera joateko, mezu hori baieztatu behar da.

-Mezua baieztatu ostean, hirugarren pausoa audioa igotzea izango da. Audio bakarra igo dezakete disko-jartzaileek.

Aurretik aipatutako pausoak nahitaez jarraitu behar dituzte saioak igo nahi dituztenek. Gehienez, 20 minutuko saioak onartuko ditugu.

Hiru urrats horiek ematea, hortaz, nahikoa da Gaztearen DJ lehiaketan parte hartzeko.

parte hartzeko.